Flandriako azoka eta ikuztegia
Flandriako azoka eta ikuztegia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jan Brueghel Zaharra eta Joos Momper |
Sorrera-urtea | 1620 |
Izenburua | Marktplein en bleekveld in Vlaanderen eta Market place and bleaching field in Flanders |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 166 () × 194 () cm |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza eta genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 25I2, 46C13141, 25H17:41D422 eta 45H3 |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa Madrilgo Errege Jauregia (1814) |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P001443 |
Jabea | Fernando VII.a Espainiakoa |
Historia | |
Erakusketak | Splendors of Spain and Belgian villages, 1500-1700 (en) |
Flandriako azoka eta ikuztegia Joos Momper margolari flandiarraren margolana da. 1620. hamarkadan egin zuen.[1] Espezialista batzuen ustez Momperren eta Jan Brueghel Zaharraren arteko kolaborazioaren fruitua izan daiteke. Bigarren honen eragina, behintzat, nabaria da. Gaur egun Madrilgo Pradoko museoan erakusten da. Erabilitako teknika olio mihise gainean da.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolana gaur egun Madrilgo Prado museoan dago. Errege Bildumaren parte izan zen XVIII. mendearen hasieratik gutxienez, Zarzuela jauregian zegoenean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanak tamaina handia du: 166x194 zm.
Paisaia-pinturaren eta genero-pinturaren arteko nahasketa da obra hau. Flandrian ohikoa zen arropa zuritzea landetan. Pertsonek oihalak zabaltzen zituzten eremu batean, zuritzeko. Horretarako espazio irekia erabiltzen zen non, eguzki-argiaren eraginez, oihalak garbitzen eta zuritzen ziren.[3]
Zuriketa-eremuak ere ohikoak ziren Ingalaterrako iparraldean. Flandestarrek hara emigratu zuten Erdi Aroan eta Aro Modernoaren hasieran; adibidez, uste da Whitefield hiriaren izena, Manchesterren kanpoaldean, kolono flandestarrek erabilitako Erdi Aroko zuritze-eremuetatik datorrela.[4]
Ezkerrean, margoak hiriko merkatu zalapartatsu bat irudikatzen du. Kontraste atsegina dago merkatu biziaren eta frenetikoaren eta zuritze-eremu lasaiaren artean; baita lehen planoaren eta zeru garaiaren artean ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.wga.hu/frames-e.html?/html/m/momper/josse2/market.html
- ↑ https://rkd.nl/en/explore/images/record?query=Joos+de+Momper+Prado&start=0
- ↑ Aspin, Chris (1981), The Cotton Industry. Shire Publications, 24.or. [1]
- ↑ Wilson, John F (1979), A History of Whitefield, John F Wilson, ISBN 0-9506795-1-8.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Mercado y lavadero en Flandes Margolana Pradoko museoaren webgunean.