Joos Momper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mendiko paisaia,  Joos de Momper

Joos Momper Gaztea (Anberes, 1564 - 1635), baita Josse, Joost, Joes, Jodocus edo Joos de Momper izenaz ezaguna, Pieter Brueghel eta Peter Paul Rubens-en bitarteko flandriar paisaia margolari garrantzitsuenetakoa izan zen. Momperen margolan askotan Brueghelen eragina nabarmena da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1564 urtean Anberesen jaioa. Aita Mompereko Bartholomäus izeneko margolariak lehendabiziko margolaritza ikasketak eman zizkion. 1581 urtean San Lukas taldeko kide izan zen eta 1611an bertako zuzendaritza taldeko kidea ere. 1580 urte inguruan artea ikasteko asmotan Italia barrena bidaiatu zuen. Bertan, beste batzuen artean Lodewijk Toeput ezagutu zuen. 1594 urterako berriro Anberesen itzuli eta han Ernest artxidukearen harrera egiteko dekorazioan parte hartu zuen.

Estilo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joos Momperek Anberesko margolaritza manierismotik barrokora eraman zuen. Gehienbat paisaiak margotu zituen , bai benetakoak eta bai irudimenezkoak.

Berak margotutako paisaia zabaletan figura taldeak gaineratzen zituen. Paisaia menditsuak izan ohi ziren eta neguko zein udako giroan margotu zituen.

Ustez berak egindako bostehun margolan ingurutik oso gutxi daude zinpetuta eta bat bakarra da data duena.

Gerard Seghers bera jarraitzailetzat jotzen da.

Lan Nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irene Haberland, "Momper," Grove Artea Konektatuta. Oxford University Press.
  • Mendebaldeko pintura maisuen biografia, orria 732. Taschen, 2005, ISBN 3-8228-4744-5

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]