Flensburgeko Gobernua
Itxura
| Flensburgeko gobernua Flensburger Regierung | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1945 – 1945 | |||||||||
| Behin-behineko gobernua | |||||||||
|
| |||||||||
Ereserkia Fitxategi:''Horst Wessel Lied'' (Horst Wesselen abestia) Goiburua Ein Volk, ein Reich, ein Führer (Herri bat, inperio bat, buruzagi bat) | |||||||||
| Geografia | |||||||||
| Hiriburua | Berlin | ||||||||
| Ekonomia | |||||||||
| Dirua | Reichsmark | ||||||||
| Kultura | |||||||||
| Hizkuntza(k) | Alemaniera | ||||||||
| Historia | |||||||||
| Hitlerren heriotza | 1945ko apirilaren 30ean | ||||||||
| Schwerin von Krosigken kabinetea | 1945ko maiatzaren 2an | ||||||||
| Alemaniar gobernuaren errendizioa | 1945ko maiatzaren 7-8an | ||||||||
| Desegitea | 1945ko maiatzaren 23tik ekainaren 5ra | ||||||||
| |||||||||
Flensburgeko Gobernua (Flensburger Regierung edo Regierung Dönitz alemanieraz) Adolf Hitlerren buru-hiltzearen ostean sortu zen gobernu-entitatea izan zen, Bigarren Mundu Gerraren ondarrean. 1945eko apirilaren 30ean testamentuan Hitlerrek hautatutako Karl Dönitz almirantea eratu berriko gobernuaren burua izan zen. Dönitz eta bere kideak gobernu-autoritate baten legez aurkeztu nahi izan ziren aliatuen eta SESBren aurrean, baina saiakera honek porrot egin zuen eta 1945ko maiatzaren 23an soldadu britainiarrek gobernua desegin zuten.