Aliatuek okupatutako Austria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Austria Okupatua» orritik birbideratua)
Austria
Österreich
1945 – 1955
Okupazio militarra
bandera

armarria

Austriako okupazio eremuak (1945)
Geografia
HiriburuaViena
Azalera83.858 km² (1945) km²
Ekonomia
DiruaLibera esterlina
Frantziar libera
Sobietar errubloa
Estatubatuar dolarra
Kultura
Hizkuntza(k)alemana, errusiera, frantsesa, ingelesa
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Historia
Sorrera1945
Desagerpena1955
Aurrekoa
Flensburgeko Gobernua
Ondorengoa
Austria

Aliatuek okupatutako Austria Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 1945etik 1955 arte iraun zuen egitura politiko-administratiboa izan zen, Erresuma Batuak, Frantziak, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak Austria kontrolpean izan zuten garaikoa.

Banaketa horren epea mugagabea zen, baina Erresuma Batuak, Frantziak eta Estatu Batuek haien eremuak elkartu zituzten, Sobietar eragina gutxitzeko asmoz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austria Hirugarren Reichean integraturik zegoen 1938ko Anschluss delakotik, non Austriarrek sufragio bidez Alemaniarekin bat egitea hautatu baitzuten.

1945eko apirilaren 13an, gerran zehar, sobietarrek Viena okupatu zuten. Hirugarren Reicha bukatzear zegon Europan eta Karl Rennerek behin-behineko gobernua osatu zuen Vienan, Sozial Demokraten, Sozial Kristauen eta komunisten parte hartzearekin eta Sobietar Batasunaren adostasunarekin. Gobernu horren bidez, Austriak 1938ko lege nazionalsozialistei uko egin eta Alemaniako estatutik kanpoko mugetan berriro eratu zen, Yaltako konferentziaren edukiekin bat eginik.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aliatuek 1945eko maiatzaren 9an okupatu zuten herrialdea guztiz eta uztailean lau okupazio eremutan banatu zuten, Sobiet Batasuna, AEB, Frantzia eta Britainia Handiak administraturik. Viena ere, Berlin bezala, lau zatitan banandu zuten. 1945eko azaroko hauteskundeetan Karl Renner Austriar bigarren errepublikako presidente aukeratu zuten.

Gerraren ondoren ekonomia lur jota zegoen, baina 1948tik aurrera Marshall Planak suspertzen lagundu zuen.

Bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955eko maiatzaren 15ean Austriak lau indar okupatzaileekin sinatu zuen itunaren ondorioz, independentzia osoa berreskuratu zuen. Urte bereko urriaren 26an parlamentuak Austriaren "betirako neutraltasuna" onartu zuen. Neutraltasun horrek gaurdaino jarraitzen du.

Kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"The Third Man" filmak Aliatuen okupazio giro hori islatzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]