Floren Nazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Floren Nazabal
Floren Nazabal.jpg
Bizitza
JaiotzaEtxarri Aranatz1969ko uztailaren 14a (52 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Floren Nazabal Leiza (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1969ko uztailaren 14a) nafar aizkolaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Floren Nazabal Etxarri Aranatzen jaio zen, 1969ko uztailaren 14an. Juan Mari aita, eta osabak ere, aizkolariak zirenez gero, txikitatik sortu zitzaion aizkorarako zaletasuna. 12 urte besterik ez zuela egin zuen bere lehenbiziko plaza, Iruñeko Sanduzelai auzoan. 14 urterekin, anaiarekin batera, Euskadiko gazte mailako Txapelketa irabazi zuen.[1] Bost urte geroago bigarren mailako txapela jantzi zuen. Bederatzi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa, 6 aldiz Euskal Herrikoa eta 9 aldiz Donostiako Urrezko Kopa. 2005eko Munduko Txapelketan ere nagusitu zen, Joxe Mari Olasagasti lagun zuela, Australia, Zeelanda Berria eta AEBko bikoteen aurka.[2]

Sari garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gallo San Roman, Oihana Floren Nazabal: Kolpez kolpe, guaixe.net
  2. Donostia, apusturako gune garrantzitsua, Mugi. euskaraz.net
  3. Nazabal suma su noveno título navarro, noticiasdegipuzkoa.com
  4. Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga 2013, egursport.com
  5. Espelosin, Antton (2009) Aizkora apostuak eta txapelketak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]