Florida Keys

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Florida Keys uhartediaren satelite bidezko ikuspegia.

Florida Keys, AEBetako Florida penintsulareko hegoldeko muturrean dagoen 17000 uharte inguruz osatutako uhartedi bat da, Florida eta Kuba artean. Uhartedia Miami hiritik 15 milia hegoaldera hasten da, 320 kilometrotako hego eta hego-mendebaldeko norantza duen arku luze batetan zehar hedatuz Key West uhartean amaitzen da, hain zuzen ere, populatutako azken uhartea, Kubatik itsasoz 151 kilometro eskasera.

Uharteak Floridako itsasartean zehar sakabanatuak daude, Ozeano Atlantikoa eta Mexikoko Golkoa banatzen dituen harresi natural bat osatuz. Lur lehorrera zubiz beteriko Overseas Highway errepidearen bidez lotua dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Florida Keys Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 24° 40′ 01″ N, 81° 32′ 39″ W / 24.66694°N,81.54417°W / 24.66694; -81.54417