Iruñea-Noain aireportua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iruña / Pamplona
Iruña / Pamplona
NAGE: PNA - NAZE: LEPP
Informazioa
Aireportu mota publikoa
Eragilea Aena
Hiria Iruñea, Nafarroa (Euskal Herria)
Garaiera 458 m
Koordenatuak 42° 46′ 12″ N, 1° 38′ 47″ W / 42.77000°N,1.64639°W / 42.77000; -1.64639Koordenatuak: 42° 46′ 12″ N, 1° 38′ 47″ W / 42.77000°N,1.64639°W / 42.77000; -1.64639
Pistak
Norabidea Luzera (m) Gainazala
16-34 2.207 Asfaltoa
Estatistikak (2013)
Bidaiariak 159.090 %16,4
Eragiketak 5.843 %22,3
Zama 2.822 %76,6

Iruñeko aireportua — ofizialki Iruñeko aireportua / Aeropuerto de Pamplona — (IATA: PNA, NAZE: LEPP) Iruñeatik sei kilometrora kokatzen da, Noaingo udalerrian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean Iruñeko udalak aireportu bat eraikitzeko beharra ikusi zuen, eta horretarako Iruñetik sei kilometrora zegoen orube bat aukeratu zuten Noainen. Eraikitze lanak 1930eko hamarkadan zehar luzatu ziren, eta gerra zibilaren aurretik amaitu zen aireportua. Espainiako Gerra Zibilean zehar, Francoren tropek noizbehinka erabilitako aireportua, azkenik erabilpenik gabe geratu zen ondorengo urteetan.

1965ean Nafarroako Aerokluba sortu zen, eta hiru urte beranduago, Espainiako gobernuak 500 metroko luzerako pista bat eraikitzeko asmoa agertu zuen. Obrak hurrengo urtean hasi ziren eta 1970rako burutu zen pista berriaren eraikitzea. Bidaiaririk zuen lehen hegaldia 1972an burutu zen Madril eta Iruñea artekoa, Aviaco konpainiak buruturikoa. Hasieran asteroko hegaldi bakarra zena, haziz joan zen eta 1975rako hiru hegaldi zeuden Madrilen eta Iruñearen artean.

1992an bidaiarientzako terminal berria eraiki zen, guztira 2.600 metro karraturekin. 1992ko azaroaren 11ean inauguratu zen ofizialki. Urtebete beranduago, 400 autorentzako aparkaleku bat eraiki zen terminaletik gertu.

Aireportuan dauden hegazkin konpainiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finland road sign 673-R.svg Hegaldiak
Udan: Menorca
Madril-Barajas
Udan: Palma
Udan: Bartzelona

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea-Noain aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2016
Eguneratua: 2017ko urtarrilaren 16a.[1]
  • Aireratze pista bat (2.207 metro)
  • Bidaiarientzako terminal bat
  • 403 autoentzako aparkalekua
  • Kargarako terminal bat

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2001 340.513 2009 335.590
2002 320.245 2010 291.264
2003 312.787 2011 238.380
2004 321.418 2012 190.295
2005 342.614 2013 155.939
2006 375.308 2014 138.316
2007 500.097 2015 148.710
2008 434.477 2016 153.476


Hegaldiak bidaiarien arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2011
Postua Hiria 2011n 2012an Aldaketa Airelineak
1 Flag of Spain.svg Madril, Espainia 174.795 146.668 %16,09 Iberia, Air Nostrum
2 Flag of Spain.svg Bartzelona, Espainia 34.751 25.248 %27,35 Air Nostrum
3 Flag of Spain.svg Lanzarote, Espainia 1.275 3.503 %174,75 Orbest Orizonia Airlines
4 Flag of Spain.svg Palma, Espainia 1.563 3.066 %96,16 Charter
5 Flag of the Czech Republic.svg Praga, Txekiar Errepublika 1.048 701 %33,11 Charter

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  (pdf) AENA, http://www.aena.es/csee/ccurl/265/523/12.Estadisticas_Diciembre_2016.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-01-16 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea