Baketik
Baketik | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gobernuz kanpoko erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2006ko urriaren 14a |
webgune ofiziala |
Baketik bakea sustatzeko helburua duen euskal erakundea da, giarte zibiletik abiatutakoa, gatazken konponbidea bilatzen duena, giza eskubideetan oinarriturik.[1]
Erakunde independentea da, ez dago instituzio publiko edo pribatuei organikoki lotua, eta bere lanaren eta diru-laguntzen bidez finantzatzen da.
Egitasmoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakunde autonomo, laiko, akonfesional eta funtzionamendu plural eta irekiko gisa definitzen du Baketikek bere burua.
Baketikek "eraldaketa sozialerako konpromisoan oinarritutako gatazken konponketan ardazten du bere lana, giza eskubideen eremutik beti". 2013tik aurrera, hausnarketa prozesu baten ondoren, hiru gai-multzotan finkatu du bere egitekoa: bakegintza, eraldaketarako artea eta ekintza soziala.[2]
Tresna eta egitasmo konkretuak ere bultzatu izan ditu taldeak. Esate baterako Bizizikasi pedagogia proiektua, Pertsona izaten hezi oinarri teorikoa, Izeba harrera familien proiektua[3], eta Latinoamerikako eta Afrikako herrialdeetan ere garatutako proposamen zenbait.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oñatiko Arantzazun 2006ko urriaren 14an sortu zen bake zentro gisa. Bultzatzaileak Arantzazuko Santutegiko frantziskotarrak izan arren, zentro laiko eta akonfesionala gisa aurkeztu zen Gandiaga Topagunean[4]. Elkarri gizarte mugimendutik zetozen pertsonak eta beste laguntzaile batzuek ere parte hartu zuten sorreran.[5]
Zentroa aurkeztu zenean helburu nagusia bakea eta etika bat egitea eta lantze horren ondorioak ahalik eta gehien zabaltzea azaldu zuten.[6]
2012. urtean frantziskotarren erakundetik askatu zen organikoki Baketik.[5] 2013an Jonan Fernandezek elkartearen lehendakaritza utzi zuen, eta egoitza trasladatu zuten halaber Gandiaga Topaguneatik Tolosara.[7]. Iker Usonek hartu zuen erakundearen lekukoa orduan, 2014-2017 tartean izan zen zuzendari, eta bere ondoren Inesa Ariztimuño (2017-2020) eta Maider Maraña (2020tik) izan dira zuzendariak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Baketik - Aurkezpena. (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ «Aurkezpena» Baketik (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ Izeba Proiektua – Eskubidez. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ Arroita, Izaro. (2006-10-15). «Baketik inauguratu dute Arantzazun, bakeari eta berradiskidetzeari laguntzeko» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Beristain, Leire. (2012). «Baketik-ek frantziskotarrengandik autonomia juridikoa lortuko du eta bere presentzia murriztu egingo du Arantzazun - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ Azkarate, Eneko. (2011). «Baketik-ek aro berri bati ekingo dio zapatuan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ "Jonan Fernández deja la dirección de Baketik confiando en el futuro de un proyecto 'con bases sólidas y un buen equipo'"