Forvieko dunak

Koordenatuak: 57°18′43″N 1°59′10″W / 57.311944444444°N 1.9861111111111°W / 57.311944444444; -1.9861111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Forvieko dunak
Motanational nature reserve (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak57°18′43″N 1°59′10″W / 57.311944444444°N 1.9861111111111°W / 57.311944444444; -1.9861111111111
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAberdeenshire

Forvieko dunak (ingelesez: Sands of Forvie) Eskoziako duna sistema handiena da, gaur egun Forvieko dunen Natura Erreserba eratu da dunak babesteko.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberdeenshire eskualdean dago, Ipar itsasoaren ertzean eta Ythan ibaiaren estuarioan. Britainia Handiko bosgarren duna sistema handiena da, baina gizakiaren eragina gutxien jasan duena.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura Erreserbak hareazko kostaldea hartzen du eta bertan duna mugikorren sistema interesgarria dago, fase desberdinetan dauden dunak ikusten dira beraz. Dunetako landaretza tipikoa agertzen da bertan, hala nola harenondokoa (Ammophila arenaria), festuca gorria (Festuca rubra), txilar lauhostoa (Erica tetralix), Empetrum nigrum, Carex nigra, Hydrocotyle vulgaris, Salix repens ssp. argentea, azken hau inbasorea.

Faunari dagokionez eider ahatea aipatu behar da, Britainiako koloniarik handiena baitago bertan. Txenada multzoak ere nazioarte mailan sona badu. Horregatik Basabizitzaren Babes Bereziko Eremu izendatua du Eskoziako gobernuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forvie izeneko herrixka bat bazen bertan, honek ematen dio izena, baina hutsik gelditu zen.

Bigarren Mundu Gerran Aberdeen hiriaren babes sistemaren parte izan zen eta infanteriako soldaduek bertan praktikak egiteaz gain hondartza minaz bete zuten 1941ean. 1944an mina guztiak kendu zituzten baina duna sistemari kalte handia eragin zioten garbiketa lan hauek. 1948an Royal Air Force eta armadaren tiro eremu izendatzeko proposamena izan zen baina 1950 hamarkadan egitasmoa atzera bota zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]