Foto-Frost v. Hauptzollant Lübeck-Ost auzia (314/85), 1987ko urriaren 2koa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alemaniako Errepublika Demokratiakoaren bandera

Foto-frost Hauptzollamt Lübeck-ost aurkako auzia 1987ko urriaren 22an argitu zuen Europako Justizia Auzitegiak, Alemanian eman zen gatazka honek, nazioarteko zuzenbidearen oinarri sendo bat eraiki zuen. Gatazkaren bi alderdiak Foto Frost enpresa eta Alemaniako Aduana administrazio bulego bat, Hauptzollamt, dira. Foto Frost artikulu fotografikoen inportazio eta exportazioak egiten zituen enpresa Alemaniarra zen eta gatazka inportazio batekin hasi zen, Alemaniako Errepublika Demokratikotik Alemaniako Errepublika Federalera egindakoa, 1897 urtean Alemania bitan zatituta baitzegoen; ekialdeko zatia Sobietarren eskuetan zegoen eta mendebaldekoa hiru zatitan banatuta Ingalaterra, Frantzia eta Estatu Batuen artean, erdian Berlingo harresia zegoen.

Alemaniako Errepublika Federalaren bandera

Egitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaiaren mamia aduana-arazo bat da, baina horren atzean eskumen gatazka dugu. Hasiera batean, Hauptzollamt Lübeck-ost-ek inportazio-eskubiderik gabeko salgaien sarrera Alemaniako Errepublika Federalera ahalbidetu zuen. Akatsaz konturatutakoan aduana-eskubideak sortu zirela jakin zen, baina 1979ko uztailaren 24ko 1697/79 Erregelamenduaren 5. artikuluaren 2. paragrafoaren arabera aduana-aginteek a posteriori eskubide horiek ez biltzeko aukera zuten. Hemen dator gatazka, izan ere, artikulu berean aipatzen diren puntuak betetzen dira, auzian agertzen den bezala, Foto-Frost enpresak fede onez ekin zuen eta aipatutako aduana arazoa administrazioaren akatsa izan zen ( Hauptzollamt Lübeck-ost-). Gainera, enpresak ez zuen aministrazioaren akatsaz jabetzeko inolako aukerarik.

Erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aduana-eskubideak 2000 ecus-etakoa zenez, Hauptzollamt Lübeck-ost-ek ez zuen gaitasunik bere kabuz erabakitzeko a posteriori bilketari uko egitea edo ez, horregatik, Ogasun ministro federalak abstentzioa posible zen ala ez erabakitzeko eskatu zion Batzordeari, 1573/80 erreglamenduaren 6.artikuluan oinarrituz. Honek abstentzioa ukatu zuen, inportatzaileak eskainitako datuak hala nola onartu zituztela argudiatuz, eta akzio hauek ez zutela inolaz ere erabakia zuzentzeko aukera bertan behera uzten. Erabaki honen harira, Foto-Frost enpresak, Hanburgoko Finanzgerichi (erakunde nazionala) likidazio horren exekuzioa eteteko eskatu zion. Hanburgoko Finantzen Gorteak Europako Batzordearen erabakia zalantzan jarri zuen, eztabaida handia sortu zen eta Europako Justizia Auzitegiak galdera garrantzitsu bat planteatu zuen: epaile nazional batek Europako Batzordearen erabaki bat dudapean jarri dezake?

Galdera honen erantzuna Europar Batasunaren Tratatuaren 173, 177 eta 183. artikuluetan aurkitzen zen, non Europar Batasunaren eta nazioetako organo jurisdikzionalen arteko eskumenak banatzen ziren eta bertan argi uzten zen bakarrik Justizia Auzitegiak zuela eskumena erkidegoko erakundeen egintzen baliozkotasun-eza aitortzeko.

Gaur egungo legeei erreparatuz, Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuaren 267. artikuluan aurkitu dezakegu gai hau argituta.

Zorroztasun honek bi zergati nagusi ditu atzean; uniformitatea bilatzeko garrantzitsua da Justizia Auztiegiaren eskumen esklusiboa izatea hau, honela nazioarteko zuzenbidearen aplikazio uniformea lortuko baita. Baita babes jurisdikzionalerako sistemaren beharrezko koherentzia dago, hauek dira pisu gehieneko arrazoiak.

Justizia Auzitegiak, 1985ko abuztuaren 29ko erabakiaren bidez, hurrengoa deklaratu zuen:

Estatuetako jurisdikzio-organoek ez dute eskumenik Erkidegoko erakundeen egintzen baliogabetasuna beren kabuz deklaratzeko.

1983ko maiatzaren 6an Alemaniako Errepublika Federalari zuzendutako erabakia, Batzordeak kasu jakin batean inportazio-eskubideen «a posteriori» bilketa egiteari uko egin behar ziola adierazi zuena, baliogabea da.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra 1945 urtean amaitu zen, Aliatuen garaipenarekin. Alemania bi zatitan banatu zuten, ekialdekoa Sobietarrek eskuratu zuten, “Alemaniako Errepublika Demokratikoa” izena hartu zuen. Mendebaldeko lurraldea hiru zatitan banatu zuten: Ingalaterra, Estatu Batuak eta  Frantziaren artean, “Alemaniako Errepublika Federala” bezela ezagutzen dena. Alemania garai honetan erabat zatituta geratu zen, bi Alemanien artean “Berlingo harresia” eraiki baitzuten soldadu alemaniarrek 1961eko abuztuaren 13ko gauan zehar, bi aldeen arteko banaketa zorrotza ezarriz, 1991. urtera arte iraun zuena. Mendebaldeko Alemania Europar Batasunaren kide zen, Ekialdeko zatia ez bezela. Beraz, nahiz eta izenean bi lurraldeek “Alemania” hitza eraman, bi herrialde ezberdin ziren eta aduana-eskubideak sortzen ziren alde batetik bestera inportazio eta exportazioak eginez.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

STJCE, 22 DE OCTUBRE DE 1987, EN EL ASUNTO: FOTO-FROST V. HAUPTZOLLAMT LÜBECK-OST (314/85) auzia garrantzitsua izan zen, izan ere 276. artikuluaren garapena ekarri zuen eta beraz, Estatuetako jurisdikzio-organoek ez dute eskumenik Erkidegoko erakundeen egintzen baliogabetasuna beren kabuz deklaratzeko. Azaldutako eskumena Justizia Auzitegiaren eskumen esklusiboa zela argi geratu zen eta kasu honek jurisprudentzia sortu zuela esan daiteke.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]