Fozio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fozio


Konstantinoplako patriarka ekumeniko

877 - 886
Ignatius of Constantinople (en) Itzuli - Stephen I of Constantinople (en) Itzuli

Konstantinoplako patriarka ekumeniko

858 - 867
Ignatius of Constantinople (en) Itzuli - Ignatius of Constantinople (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKonstantinoplac.820
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaArmenia893ko otsailaren 6a ( urte)
Familia
AitaSergios
AmaIrene
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakbibliografoa, ministroa, idazlea eta filosofoa
Lan nabarmenak
Santutegia
Otsailaren 6
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Fozio (grezieraz: Φώτιος, Phōtios; Konstantinopla, c.820 - Bordi, Armenia, 893ko otsailaren 6a) Bizantzioko elizgizona eta Eliza Ortodoxoko santua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel III.ak Konstantinoplako aitalehen izendatu zuen 858an, Ignazioren ordez, baina 863an Nikolas I.a Aita Santuak eskumikatu eta kargutik bota zuen. Foziok, 867an Konstantinoplan bildu zen kontzilioaren bidez, Aita Santua eskumikatuz erantzun zion (Fozioren zisma). Basilio I.a enperadoretzara heltzean, kargutik kendu zuen eta berriro Ignazio jarri, eta Konstantinoplako IV. kontzilio ekumenikoak (869-870) kondenatu zuen. Ignazio hiltzean (877), berriro aitalehen izendatu zuten, eta harreman onak izan zituen harrezkero Erromarekin. Hala ere, beti ortodoxiaren aldeko sutsu agertu zen Erromaren aurrean, eta haren jarrera hartu zuten ortodoxoek eredutzat XI. mendean eliza ortodoxoa Erromatik banatu zenean. Berak eratu zuen Zirilo eta Metodioren misioa eslaviarren artean (862-863).

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obra nagusiak Myrobiblion edo Biblioteka, Amphilochia, Manikeoen kontra eta Izpiritu Santuari buruzko saiakera dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fozio Aldatu lotura Wikidatan