Frédéric Rossif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frédéric Rossif
Bizitza
Jaiotza Cetinje1922ko otsailaren 16a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1990eko apirilaren 18a (67 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema zuzendaria eta gidoilaria
IMDb nm0744364

Frédéric Rossif (Cetinje, Montenegro, 1922ko otsailaren 16a - Paris, 1990eko apirilaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.

Ikasketak Erroman egin zituen; 1945ean Parisera joan eta hango filmategian lan egin zuen, eta 1952an ORTFn hasi zen lanean, telebistarako programak eginez. Lehen film luzea, Le temps du ghetto (1961, Ghetto garaiak), dokumental historiko erdiragarria da. Mourir à Madrid (1963, Madrilen hil), Espainiako Gerra Zibileko irudiekin egindako filma da. Dokumental asko egin zituen: Révolution d´Octobre (1967, Urriko Iraultza), Fête sauvage (1976, Festa basa), Pablo Picasso (1980). Fikziozko film bat ere egin zuen, Aussi loin que l´amour (1971, Maitasuna bezain urrun), dokumentalen mailari eutsi ez ziona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]