François Blondel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
François Blondel
Bizitza
Jaiotza Ribemont1618ko ekainaren 15a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1686ko urtarrilaren 21a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea arkitektoa, diplomazialaria, irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k) Collège de France  (1656 -  1686)
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Parisko San Denis garaipen-arkua

François Blondel (Ribemont, 1618ko ekainaren 15a - Paris, 1686ko urtarrilaren 21a) matematikari, ingeniari, arkitekto, teoriagile eta diplomatiko frantsesa izan zen. Zientzia eta Literatura ikasketak amaitu zituenean diplomazia-lanetan jardun zuen, Egipton eta Konstantinoplan batez ere. Antilletako gotorlekua eraiki zuen 1666. urtean. Zientzia Akademiako kidea izan zen, eta Arkitekturaren Erret Akademiaren sortzaileetariko bat izan zen (1671). Berak eraiki zuen, erromatarren ereduei jarraituz, Parisko Porte Saint-Denis garaipen-arkua (1671-1672). Dogma klasikoko teoriagile honek klasizismoa eta Errenazimentuko Italiako arkitektura sustatu zituen, italiar barrokoa alde batera utziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Blondel Aldatu lotura Wikidatan