François Latournerie

Wikipedia, Entziklopedia askea
François Latournerie
Bizitza
JaiotzaBiarritz1891ko uztailaren 12a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1914ko abuztuaren 11 (23 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

François Latournerie (Biarritz, 1891ko uztailaren 12a1914ko abuztuaren 11) Paueko garnizioko 18. infanteria erregimentuko soldadua zen. Lehen mundu gerra edo gerla handiko lehen hildako euskalduna izan zen (gerra piztu eta zortzigarren egunean) antza denez bero kolpe batengatik.

Beste hainbat soldadu bezala abuztuaren 6an partitu zen trenez bere garniziotik eta Frantziako Meurthe eta Mosela departamentuko Toul herrira iritsi ziren abuztuaren 9an, bertatik oinez abiatzeko intentzioarekin. Bi egun geroago, frontera iritsi aitzin, abuztuaren 11n zendu zen.

Meurthe et Moselleko Choloy-Menillot Nécropole Nationalean ehortzirik dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]