Edukira joan

Francisca Alonso Prado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisca Alonso Prado
Bizitza
JaiotzaAzagra1896ko ekainaren 4a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaRincón de Soto1936ko irailaren 5a (40 urte)
Heriotza moduaerailketa
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea

Francisca Alonso Prado (Azagra, Nafarroa Garaia, 1896ko ekainaren 4a - Rincón de Soto, Errioxa, 1936ko irailaren 5a) etxekoandrea, 1936ko Gerra Zibilean erail zuten.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisca Alonso Azagran jaio zen, Pascual Alonso Martínezen alaba, eta bertan bizi zen bere senar Filemón Losantos San Bartolomerekin. Hiru seme-alaba izan zituzten. 1936ko irailaren 5ean erail zuten 40 urte zituela, 43 urteko bere senarrarekin eta 38 urteko neba Gregoriorekin batera.[4]

Neba Gregorio Alonso Prado ezkonduta zegoen Florencia Palacio Gurrearekin eta 3 seme-alaba zituzten. Neba Amancio Alondo Prado 25 urteko maisua zen eta hura ere fusilatu egin zuten Zaragozan.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisca Alonso eta Filemón Losantosek lur batzuk errentan hartu zituzten, lekukotasun batzuen arabera beste batzuen gutiziakoak zirenak. Gregorio Alonso ondo kokatutako abeltzainari, artaldea eta harategia kendu zizkioten. Hirurak eraman zituzten, Francisca kamisoian, Ebro ibaiaren beste aldera eta Calahorrako Recuencon fusillatu egin zituzten. Francisca larri zaurituta geratu zen eta arrastaka Ontanongo eskortaraino heldu zen eta han laguntza eskatu zuen, baina salatu egin zuten eta errematatu. Amancio Alonso neba gaztea biharamunean fusilatu zuten.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Francisca Alonso Prado» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  2. «Mujeres en el franquismo: Represión y Resistencia» Kaos en la red 2010-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  3. «Francisca Alonso Prado» geni_family_tree 2021-12-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  4. ALONSO PRADO, Francisca – Parque de la Memoria. 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  5. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]