Francisco Azurmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco Azurmendi
Bizitza
Jaiotza Idiazabal, 1727
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Altzo, 1796 (68/69 urte)
Jarduerak
Jarduerak artista, marrazkilaria eta eskultorea

Francisco Azurmendi (Idiazabal, Gipuzkoa, 1727 - Altzo, Gipuzkoa, 1796) euskal artista, marrazkigile, erretaulagile eta eskultore gisa nabarmendu zen.

Hasierak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserri giroan hazi arren, beste askok ez bezala irakurtzen eta idazten ikasi zuen Azurmendik. Arkitektura ikasketak egin ez zuen egin, baina, Ferrolen (Galiza) maisu ezagun batekin ikasi zuen, ziurrenik Pedro Ignacio Lizardirekin.

Erretaulak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errenteriako Andre Mariaren Jasokundearen erretaula, Azurmendirena.

Garai hartako artista ezagunen artean tokia egitea kosta zitzaion arren, aurkitu zuen, eta horren ondorio berak utzitako ondarea. Dominen diseinuak egin zituen, baita erretauletako erliebe narratiboak ere. Marrazkiak ere egin zituen, baina batik bat erretaulen obretan aritu zen, 30 inguru guztira. Bere estiloa barrokoaren eta neoklasizismoaren artekoa izan zen.

Azurmendiren erretaulak herri askotan ikus daitezke: Ataunen, Mutiloan, Ordizian, Seguran, Alegian, Donostiako Santa Marian, Santa Teresan eta San Frantziskon, Errenterian, Amasan, Andoainen, Lezon, Beran, Altsasun, Lekeition eta Hondarribian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Francisco de Azurmendi, un artista con mucho carácter» El Diario Vasco 2010-03-18 . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  2. Astiazaran, Maria Isabel. (2010). Gipuzkoako Erretablistika, III. Francisco de Azurmendi.. Gipuzkoako Foru Aldundia.