Francisco Coello
| Francisco Coello | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1889ko maiatzaren 25a - 1898ko irailaren 30a ← Francisco de Borja Queipo de Llano - Federico de Botella y de Hornos (en)
1876ko azaroaren 12a - 1878ko maiatzaren 12a ← Fermín Caballero - Joaquín Gutiérrez de Rubalcaba Casal (en)
1874ko otsailaren 20a - 1898ko irailaren 30a ← Francisco de Paula Quadrado de Roo (en) | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Jaén, 1822ko apirilaren 26a | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Madril, 1898ko irailaren 30a (76 urte) | ||||||
| Hobiratze lekua | San Justoren hilerria | ||||||
| Familia | |||||||
| Haurrideak | |||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Academy of Military Engineering of Guadalajara (en) | ||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | ingeniari militarra eta kartografoa | ||||||
| Jasotako sariak | |||||||
| Kidetza | Real Sociedad Geográfica (en) Historiaren Errege Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia | ||||||
| Gradua | koronel | ||||||
Francisco Coello de Portugal y Quesada (Jaén, 1822ko apirilaren 26a - Madril, 1898ko irailaren 30a) kartografo eta militar espainiarra izan zen.

Kartografiaren munduan ezaguna izan zen haren plano landuengatik. Pascual Madoz iruindarrak argitaratutako Atlas de España y de sus posesiones de Ultramar ospetsuko planoak egin zituen 1848-1880 urte bitartean, neurketa zientifiko zehatzetan oinarriturik. 25 urte eman zituen Espainiako mapa nazionala 1:100.000 eskalan garatzen.
1876an Sociedad Geográfica de Madrid delako erakundea sortu zuen.
Euskal Herriko kartografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko hainbat hiri eta herri kartografiatu zituen Coellok, Víctor Muniberen laguntzaz. Deigarria da ez zituztela partzela guztiak adierazi; bideek inguratutako etxe-uharte osoak soilik. Hona hemen horren erakusle den irudi-galeria:
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MARTIN LOPEZ, JOSE M. Francisco Coello. Su vida y obra 1822-1898. Centro Nacional de Información Geográfica, 1999. ISBN 84-95172-04-6