Francisco Grande Covián

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco Grande Covián
Bizitza
Jaiotza Colunga1909
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1995eko ekainaren  28a (85/86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Universidad Central
Hezkuntza-maila doktorea
Doktorego ikaslea(k) José María Ordovás Itzuli
Miguel Calvo Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak medikua, zientzialaria, ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta nutrizionista
Lantokia(k) Valentzia
Madril
Ameriketako Estatu Batuak eta Zaragoza
Enplegatzailea(k) Minnesotako Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Colegio Libre de Eméritos Itzuli

Francisco Grande Covián (Colunga, 1909 - Madril, 1995eko ekainaren 28a) espainiar medikua izan zen.

Metabolismoaz eta diabetesaz egindako ikerketa biokimikoengatik ezaguna. Medikuntza-ikasketak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean. Ikasketak amaituta (1932an lortu zuen doktoregoa), Europako zenbait zentrotan lan egin zuen, Danimarkan, Suedian eta Londresen batez ere. 1935ean, Madrilgo Unibertsitateko fisiologia katedraduna izendatu zuten, eta 1950ean, Zaragozako Unibertsitateko fisiologia eta biokimika katedraduna. Estatu Batuetan, Minnesotako Unibertsitatean irakasle izan zen, eta Minneapolisko erietxe baten zuzendari. Bihotzari eta diabetesari buruzko lan jakingarriak asko egin zituen. Gizakiaren elikaduran aditua zen, eta oso gogor egin zuen barazkijaleen, makrobiotikoen eta argaltzeko dieten kontra, bitamina urrikoak izateagatik. Aldiz, Mediterraneoko dietaren eta oliba olioaren defendatzaile sutsua zen, dieta horrek oso ondorio onuragarriak baititu odolaren kolesterol tasetan eta bihotzeko eritasunetan. Idatzi zituen lanen artean, aipagarriak dira Nutrición y salud (Elikadura eta osasuna) eta Reflexiones sobre nutrición humana (Gizakiaren elikadurari buruzko gogoetak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]