Edukira joan

Francisco Javier Los Arcos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Javier Los Arcos

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaZangoza1847ko azaroaren 17a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1905eko martxoaren 27a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitary engineer (en) Itzuli eta politikaria
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraSpanish Army Engineers Corps (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Moderatua

Francisco Javier María Acisclo Los Arcos Miranda (Zangoza, 1847ko azaroaren 17a - Badalona, 1905eko martxoaren 27a), Javier Los Arcos izenaz ezagunagoa, nafar ingeniari militar eta politikaria izan zen.

Zangozako alkatearen semea, 1866an Ingeniarien Akademian sartu eta 1871n teniente izendatu zuten. Bigarren Karlistaldian borrokatu zuen.[1]Espainiako Lurreko Armada utzi ondoren, Alderdi Moderatuan sartu zen. Kontserbadorea izan zen, eta foruzalea.[2] 1876, 1879, 1884, 1886 eta 1893an diputatu hautatu zuten. Espainiako Gorteetako bere agerraldietan sutsu azaldu zen foruen alde eta Nafarroa eskubidez independentea zela aldeztu (1893):[3]

« 1841 arte, guk independentzia osoa izan genuen, ia erabatekoa, gure autonomia izan genuen. Dinastia izan ezik (errege bera baitzen Espainian eta Nafarroan), ez genuen espainiar nazioarekin zerikusirik. Gure auzitegiak genituen, estatu independente bateko instituzioa guztiak.[4] »


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gran Enciclopedia Navarra. LOS ARCOS Y MIRANDA, Javier María. .
  2. «Los Arcos Miranda, Francisco Javier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. Irujo, Xabier. (2023). Gamazada. Batasunaren indarra. Txalaparta, 50-51 or..
  4. Irujo, Xabier. (2023). Gamazada. Batasunaren indarra. Txalaparta, 50-51 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.