Francisco Salzillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Salzillo

Bizitza
JaiotzaMurtzia1707ko maiatzaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMurtzia1783ko martxoaren 2a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
MugimenduaBarrokoa

Francisco Salzillo Alcaraz (Murtzia, 1707ko maiatzaren 12a - Murtzia, 1783ko martxoaren 2a) espainiar eskultore barrokoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Nicolas Salzillo, napolitar eskultorea zen, eta hura hil zenean haren lantegiaren ardura hartu zen. Italiar barrokoko moldeak Espainian ezagutarazi zituen eskultoreetako bat izan zen; erlijio-gaietan oinarrituriko eskulturak eta erliebeak landu zituen, batez ere. Zura, burdina, harri-kartoia, ehun gogortuak eta antzeko materialak erabili zituen bere Belen ospetsua (456 pertsonaiek eta 372 animaliek osatua) egiteko; gaur egun Murtziako Salzillo Museoan gordetzen da lan hori.

Aste Santuko prozesioetako eskulturak landu zituen 1752. urtetik aurrera: Erorialdia (1752), Otoitza baratzean (1754); Veronika, San Joan eta Doloretako Ama Birjina (1755-1756); Judasen musua eta Afaria (1763; non trebezia handiz ebazten baitira mahai baten inguruan hamahiru pertsonaia kokatzeak sortzen dituen konposizio-zailtasunak, pertsonaia bakoitzaren azterketa psikologikoa alde batera utzi gabe), eta Kristo zutabeari lotuta (1777-1778).

Salzilloren estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mende hasieran jaiotako eskultoreen belaunaldia plastika barrokoaren azkeneko aldian kokatzen da. Tradiziozko teknika-baliabideak erabiliz eta aurreko aldietako errealismoa galdu gabe, 1730etik aurrera, beste estilo atseginago bat nagusitu zen, rokoko estetikari askoz hobeto egokitzen zitzaiona. Arte rokoko horren ordezkari garrantzizkoena Francisco Salzillo murtziarra izan zen.

Murtziako eskualdeak, garai hartan, merkataritza- eta kultura-harreman handiak zituen Mediterraneoko beste herri batzuekin, eta, susperraldi hark erakarrita, zenbait artista etorri ziren Murtziara, horien artean, Antonio Dupar frantsesa eta Nicolas Salzillo napolitarra, Franciscoren aita. Francisco Salzillorekin lortu zuen estilo hark gailurra, batez ere, prozesioetarako egin zituen eskultura-multzoetan.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Salzillo Aldatu lotura Wikidatan