Francisco de Miranda
Francisco de Miranda | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Caracas, 1750eko martxoaren 28a | ||
Herrialdea | Espainia Venezuela | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Cádiz, 1816ko uztailaren 14a (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cádizko probintzia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Venezuelako Unibertsitate Zentrala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, itzultzailea, idazlea eta soldadua | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra Frantziako Iraultza Venezuelan War of Independence (en) | ||
Francisco de Miranda (Caracas, 1750eko martxoaren 28a - San Fernando, 1816ko uztailaren 14a) Venezuelako militar, politikari eta iraultzailea izan zen. 1812-1813 bitartean Venezuelako diktadore ahalguztiduna izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu Batuen burujabetasunaren eta Frantziako Iraultzaren alde borrokatu zen. Masoia zen, eta Europara jo eta bertako logien laguntza bilatu zuen Hego Amerikako iraultza antolatzeko. 1808an, Parisen Amerikako Kontseilu Goreneko logia eta Londresen El Colombiano aldizkaria sortu zituen. 1810ean Espainiaren iraultza hasi zenean, Venezuelara itzuli zen, Simón Bolívarrekin. Valencian garaipena lortu zuen, eta diktadore izendatu zuten 1812an. Espainiarren osteei aurre egin ezinik, amore eman zuen. Espainian hil zen, San Fernandoko presondegian. Bolívarrek gauzatu zuen Mirandak hasitako askapen mugimendua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-03-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco de Miranda |