Venezuelako Unibertsitate Zentrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Venezuelako Unibertsitate Zentrala
Datuak
MotaUnibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea
HerrialdeaVenezuela
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1721
Webgune ofiziala
Twitter: UCV_Noticias Instagram: ucvnoticias Edit the value on Wikidata

Venezuelako Unibertsitate Zentrala edo Univeridad Central de Venezuela (UCV) Venezuelako unibertsitate publiko bat da, San Pedro Parrokiako Valle Abajo urbanizazioan kokatua, Caracaseko erdigune geografikoaren hegoaldean. 1721ean sortua, herrialdeko goi hezkuntzako erakunderik zaharrena da. Bere egoitza nagusia, Caracaseko Unibertsitate Hiria, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2000. urtean.

QS World University Rankings erakundeak 2018rako mundu mailan egindako ikerketa baten arabera, UCV lehen postuan dago estatu mailan eta 28 Latinoamerikan.

2009. urtean, graduaurreko eta graduondoko hirurogei mila ikasle baino gehiago, sei mila irakasle eta administrazioko eta zerbitzuetako zortzi mila langile inguru zituen. Horiek 9 fakultate osatzen dituzte Caracasen; 2, Maracay Ingeniaritza Gunean, Caguan (Aragua estatua), eta 1 Barquisimeto Arkitektura Gunean, Lara estatuan; gainbegiratutako unibertsitate-ikasketetarako 5 gune eta 12 estazio esperimental ditu herrialdeko hainbat herritan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]