Edukira joan

Franco Moschino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franco Moschino
Bizitza
JaiotzaAbbiategrasso1950eko otsailaren 27a
Herrialdea Italia
HeriotzaAnnone di Brianza1994ko irailaren 18a (44 urte)
Hobiratze lekuaMilango monumentuzko hilerria
Heriotza modua: Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea
Hezkuntza
HeziketaBrera Academy (en) Itzuli
Istituto Marangoni (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea, antzerki aktorea eta artista

moschino.it
Find a Grave: 9082792 Edit the value on Wikidata
Franco Moschinoren logoa

Franco Moschino (Milan, 1950eko otsailaren 27a - Annone di Brianza, 1994ko irailaren 28a) italiar moda-diseinatzailea izan zen.

Labe garaiak zituen familia aberats bateko semea zen. Hamabost urte zituela, Brerako Arte Ederretako Eskolara joan zen. Ondoren lanbide ugaritan aritu zen, Europako moda-diseinatzaile ospetsuenetako bat bihurtu aurretik: kontulari, argazkilari laguntzaile, liburu-saltzaile, haurrentzako ipuinen marrazkilari. Milanen Gianni Versace ezagutu zuen eta hark ilustratzaile gisa hartu zuen bere publizitate-kabineterako (1970). Hala ere, benetako aukera Cadette etxearen eskutik etorri zitzaion, han zuzenean parte hartu baitzuen hainbat bilduma osatzen. 1983an egin zuen bere lehenengo bilduma. Berritzailetzat hartzen da Moschino, modaren inguruan dituen ideiak direla eta. Baztertu egiten ditu modernitatea eta dotoretasuna, eta nabarmenkeria eta fantasia sartzen ditu bere filosofiaren barruan. Ehunak, estiloak eta koloreak nahastea izan da Moschinoren ezaugarri nagusia. Azken urteetan, ume seropositiboen aldeko lanetan aritu zen buru-belarri.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]