Francoren aurkako 1948ko atentatua
Itxura
Francoren aurkako 1948ko atentatua | |
---|---|
Mota | assassination attempt (en) |
Honen parte da | Antifrankismo |
Data | 1948ko irailaren 12a |
Kokaleku | Kontxako badia Aiete jauregia |
Herrialdea | Frankoren diktadura |
Helburu | Francisco Franco |
Francoren aurkako atentatu saiakera 1948ko irailaren 12an izan zen, Donostiako Kontxan estropadak ospatzen ziren baliatuz. CNT sindikatuko hainbat kide, Akizetik abiatutako hegazkin batekin bere Azor itsasontzian kirol proba ikusten ari zen diktadoreari burura 120 kilo lehergailu jaurtitzear zen helburua. Zenbait minutuz Kontxako badiaren gainean izan zen hegazkina, baina, azkenik, militarrek desbideratzera behartu zuten. Erasotzaileek materiala gorde eta egun berean Aieteko jauregia bonbardatu nahi izan zuten, baina ekaitza sartu eta ezin izan zuten egin. Francoren aurkako atentatu saiakera hauek gaizki atera ziren.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ángel de la Rubia, Cómo matar a un dictador. (Ed. Melusina, 166 or. ISBN-13:978-84-15373-77-3