Frank Otegui
Frank Otegui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ely, 1926ko martxoaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | euskalduna |
Heriotza | Eureka, 2008ko azaroaren 17a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Saint Brendans Catholic Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Jose Maria Otegui |
Ama | Evelyn Blair |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Gradua | private first class (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Iwo Jimako gudua Guameko gudua (1944) |
Frank Otegui (izen osoa: Frank Joseph Otegui Blair; Ely, Nevada, Ameriketako Estatu Batuak, 1926ko martxoaren 7 – Eureka, Nevada, 2008ko azaroaren 17) Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frank Oteguiren aita Jose Maria Otegui izan zen, Almandozen jaio, 1899an. 17 urterekin Nevadara emigratu zuen, bere osaba Graciano Zubietarekin elkartzeko asmotan. 1925ean bertan ezkondu zen Nevadako Evelyn Blairrekin.
1944an, Frankek 18 urte zituela, zink meategi batean lanean ari zen Eurekan, Nevada. Urte horretan Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzean izena eman zuen. Iwo Jimako guduan parte hartu zuen, Marineen 3. dibisioko Pioneroen 3. Batailoiaren parte. Ondoren, bere unitatea Guamera eraman zuten, eta bertan izan zen gerra amaitu arte. Lehen mailako soldadu gisa lizentziatu zuten.
82 urte zituela hil zen.