Frantziako Atea (Nîmes)

Koordenatuak: 43°49′58″N 4°21′28″E / 43.8327°N 4.35776°E / 43.8327; 4.35776
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nimesko ateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frantziako Atea (argipena)».
Frantziako Atea (Nîmes)
 Monumentu historikoa
Roman city walls at Nîmes
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Gard
BarrutiNîmeseko barrutia
Frantziako udalerriNimes
Koordenatuak43°49′58″N 4°21′28″E / 43.8327°N 4.35776°E / 43.8327; 4.35776
Map
Historia eta erabilera
JabeaNîmesko Udala
Ondarea
Mérimée IDPA00103151
Kontaktua
Helbidearue Porte de France

Frantziako Atea (frantsesez, Porte de France) k.a. I. mendean eraikitako erromatar monumentua da Nîmesko harresi zaharretako portalea zena, eta 21. mendean hiriko kaleetan, etxe artean, zutik irauten duena. Atea monumentu historiko gisa sailkatuta dago 1840tik [1] .

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ateak puntu erdiko arkuko pasabide sinplea du. Goiko aldean lau pilastra eta erlaitz baten aztarnak daude.

Nimes erromatarrean Hiriko ate honek ez zuen bi sarrera nagusiek bezainbesteko garrantzia ( Porte d'Auguste eta Porte du Cadereau), baina nabarmena da bere kontserbazio egoeragatik. Cadereau atearen existentzia aurkitu baino lehen uste zenaren aurka, ez zuen Via Domitiarako bidea ematen Hispaniarantz; bigarren mailako bide baten sarbidea zen ordea. Dudarik gabe, mota horretako hainbat ate zeuden hirian, baina iraun duen bakarra da.

21. mendean, gurutzatzen duen kaleari ematen dio izena, Porte de France kaleari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]