Frantziar Indar Askeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantziako bandera Lorenako gurutzearekin, de Gaulle jeneralak aukeratutako Frantziar Indar Askeen ikurra.

Frantziar Indar Askeak (frantsesez: Forces Françaises Libres edo FFL) Bigarren Mundu Gerran 1940ko ekainaren 22ko armistizioaren eta Alemaniaren okupazioaren ondoren Ardatzaren aurka borrokatzen jarraitu zuten frantziar soldaduak izan ziren.

Armada bakarra baino zenbait gudaroste ezberdin izan ziren. Nagusia eta famatuena Charles de Gaullek sorturiko erakundea bazen ere, Tunisian 1943ko hasieran Henri Girauden zuzendaritzapean borrokatu zuen armadak ez zuen de Gaullekin harremanik[1].

Londresen zegoen erakundea 1940ko ekainaren 18ko hitzaldiaren ondoren sortu eta "Frantzia askea" (France libre) izena izan zuen. Bere armadari Frantziar Indar Askeak izena jarri zioten. 1942ko uztailaren 13an izenaz aldatu eta "Frantzia gerrari" (France combattante) bilakatu zen.

1943ko abuztuaren 1ean, Frantzia askea ofizialki desagertu zen Iparraldeko Afrikan zegoen armadarekin batu eta CFLN sortu zuelako. Era berean Frantziar Indar Askeak ere desagertu eta Afrikako armadarekin bat egin eta Askapenarako Frantziar Armada (Armée française de la Libération) sortu zuten[2].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziar Indar Askeak Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Levisse-Touzé, Christine (1998), L'Afrique du Nord dans la guerre, 1939-1945, Albin Michel, Paris .
  2.   Crémieux-Brilhac, Jean-Louis (1997), La France libre, Gallimard, Paris .