Frantzisko I.a Lorrenakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frantzisko I.a Lorrenakoa
Francois de Lorraine.JPG
Bizitza
Jaiotza Bar-le-Duc1519ko otsailaren 17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Orléans1563ko otsailaren 24a (44 urte)
Heriotza modua gizahilketa (erailketa)
Familia
Aita Claude of Lorraine, duke of Guise
Ama Antoinette de Bourbon
Ezkontidea(k) Anna of Este
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Guise leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak frantses ertaina
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta militarra

Frantzisko I.a Lorrenakoa, Joinvilleko printzea, Guiseko II. dukea, Aumaleko dukea (Bar-le-Duc, Lorrena, 1519ko otsailaren 17a - Saint-Hilaire-Saint-Mesmin, Frantzia, 1563ko otsailaren 24a) Guiseko etxeko soldadu eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudari handia izan zen. Karlos V.aren kontra nabarmendu zen, batez ere Metzeko guduan. 1553an, Paulo III.ari laguntzeko Italiara bidalitako osteen buruzagitza hartu zuen, baina Saint-Quentingo hondamenaren ondoren berriro deitu zioten eta egoera aldatu zuen (Calais).

Frantzisko II.a errege egin zutenean, protestanteen kontra hasi zen (Amboiseko zapalkuntza, 1560). Frantzisko II.a hil zenean Katalina Medicik bultzatu nahi zuen bake akordioa hautsi zuen Wassyko sarraskiaz (1562) eta Condé garaitu zuen Dreuxen. Orléansgo setioan Poltrot de Mérék tiroz zauritu eta sei egun geroago hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko I.a Lorrenakoa Aldatu lotura Wikidatan