Edukira joan

Fresia Saavedra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fresia Saavedra

(2015)
Bizitza
JaiotzaGuayaquil1933ko irailaren 8a
Herrialdea Ekuador
HeriotzaGuayaquil2024ko uztailaren 18a (90 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta irakaslea
Izengoitia(k)La Señora del pasillo
Genero artistikoapasillo (en) Itzuli
boleroa
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: a40623a6-696d-4a59-9efa-22db095faa43 Discogs: 4461868 Edit the value on Wikidata

Fresia Raquel Saavedra Gómez (Guayaquil, 1933ko irailaren 8aibidem, 2024ko uztailaren 18a), La Señora del Pasillo ezizenez ere ezaguna, ekuadortar irakasle eta egile abeslaria izan zen[1].

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susana Gómez eta Julio Saavedraren alaba, Fresia Raquel Saavedra Gómez Guayaquilen jaio zen 1933an. Aita biolin-jotzailea izan zen eta bost urterekin eraman zuen irratian abestera[2]. 1945ean Radio Cóndor-ek hilero ordaintzen zion abesteagatik[1][3].

Grabagailu baten bidez konposatu zituen doinuak. Hiru dozena baino abesti gehiago konposatu zituen, eta horietatik ospetsuenetako bat El ladrón da[3].

Egin zuen lehen grabaketa Amor Perdido izan zen. Geroago Blanca Palomequerekin hasi zen elkarlanean Las Porteñitas bikote gisa. Julio Jaramillo abeslari ezagunak lehen abestiak Saavedrarekin grabatu zituen[1]. Pertsona politikoek hauteskundeetan erabiltzeko martxak idazteagatik ere ezaguna zen[3]. Kanpainarako abestiak idatzi zituen hainbat politikarientzako, besteak beste, Abdalá Bucaram, Sixto Durán Ballén eta José María Velasco Ibarra[3][1].

2013an, laurogei urte zituela, ospakizun musikala egin zen bere omenez Teatro Centro de Arten[2]. Zenbat abesti grabatu zituenkontua galdu zuela esan zuen. Irakaskuntzatik erretiroa hartu zuen, baina Julio Jaramillo Musika Museoaren barruan dagoen Escuela del Pasilloko abeslariei laguntzen zien oraindik[2].

2015eko abuztuan Ekuadorko Kultura Ministerioaren domina jaso zuen Guillermo Rodríguez, Eduardo Miño, Danilo Miño, Consuelo Vargas, Sofocles Coello, Eduardo Morales, Victor Galarza eta Naldo Camposekin batera[4].

2018an, Hilda Murillo alabarekin batera, Quitoko Pasillo Museoan abestu zuen, non jendea bildu zen Héctor Jaramillo 87 urteko abeslariari omenaldia egiteko[5].

2021ean, pasillo musika Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialean sartu zen. UNESCOren zerrenda adierazgarriak Saavedraren ikasgai baten bideoa jasotzen du[6].

2024ko otsailean azken kontzertua eman zuen Galapago uharteetan[1].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Washington Murillorekin ezkondu zen[3][1] eta 1951n alaba bat izan zuen, Hilda Murillo[7]. Zazpi urterekin Hilda Orquesta Américarekin abesten hasi zen[7] eta bederatzi urterekin amarekin batera abestu zuen[8].

2024ko ekainean, Saavedra Guayaquilen ospitaleratu zuten[1]. Geroago pneumonia diagnostikatu zioten eta laster koman sartu zen[9][10]. 2024ko uztailaren 18an hil zen giltzurrun eta gibeleko gutxiegitasunagatik, 90 urte zituela[11][12]. Hil zenerako, diabetesa eta zirrosia ere bazituen[9][12].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Falleció la cantante ecuatoriana Fresia Saavedra a los 90 años» El Universo 2024-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Fresia Saavedra, 80 años de la voz de Guayaquil» El Universo 2013-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Martillo M., Jorge. «Fresia Saavedra: Su vida como un pasillo» La Revista 2015-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Músicos reciben reconocimiento a trayectoria artística en el Ecuador por parte del Ministerio de Cultura y Patrimonio» Ministerio de Cultura y Patrimonio (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Reconocidos artistas nacionales fueron homenajeados en el Museo del Pasillo» Presidencia de la República del Ecuador (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  6. (Ingelesez) «Pasillo, song and poetry» UNESCO (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Hilda Murillo cumple 55 años en la música» El Universo 2013-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  8. (Gaztelaniaz) Dávila, Estéfano. «Los 60 años de carrera musical de Hilda Murillo» El Comercio 2018-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  9. a b (Gaztelaniaz) Balseca, Ingrid. «Hilda Murillo sobre Fresia Saavedra: "aunque está dormida, yo le hablo"» Expreso 2024-07-14 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  10. (Gaztelaniaz) Chávez, Gisella. «Fresia Saavedra está grave: tiene 20 días en coma» Expreso 2024-07-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  11. (Gaztelaniaz) «Fresia Saavedra, ícono del Pasillo, falleció este 18 de julio» La Hora 2024-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  12. a b (Gaztelaniaz) Chávez, Gisella. «Fresia Saavedra, 'La Señora del Pasillo', falleció este 18 de julio en Guayaquil» Expreso 2024-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]