Galapagoak

Koordenatuak: 0°40′00″S 90°33′00″W / 0.6667°S 90.55°W / -0.6667; -90.55
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galapagoak
Islas Galápagos
 Ekuador
Galápagos Islands ESA23188644.jpeg
Bandera Provincia Galápagos.svg
Administrazioa
Estatua Ekuador
HiriburuaPuerto Baquerizo Moreno
Geografia
Koordenatuak0°40′00″S 90°33′00″W / 0.6667°S 90.55°W / -0.6667; -90.55
EC-galapagos-map.PNG
Azalera8,010 km²
Punturik altuenaWolf sumendia
Demografia
Biztanleria25.000 (2010)
Dentsitatea2,33 bizt/km²
Gentilizioagalapagoar
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−06:00 eta Pacific/Galapagos (en) Itzuli
www.

Galapagoak edo Galapago uharteak[1] (gaztelaniaz, Islas Galápagos) Ekuadorreko kostaldetatik 1.050 kilometrotara dagoen uhartedia da. Politikoki, Ekuadorreko probintzia ere bada, hiriburua Puerto Baquerizo Moreno izanik. Uhartediak 13 sumendi-uharte nagusiak, 6 uharte txikiak eta 107 uhartetxo ditu, denak ekuatore inguru.

Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa hauei esker Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko bere eboluzio teoria sortu zuen.

1986an uhartedien inguruko itsasoa Itsas-Erreserba bihurtu zen. 1978an UNESCOk Galapagoak Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2001ean inguruko itsasora hedatu zuen titulua.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galapagoetako probintzia hiru kantonamendutan banatuta dago:

  • Santa Cruz
  • San Cristóbal
  • Isabela

Uharte nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galapagoen mapa
Galapagoen mapa

Galapagoen uhartediak izen asko ditu, ofiziala Archipiélago de Colón (euskaraz Kolonen uhartedia) da, izen ingelesa Ambrose Cowley piratak asmatu zuen 1684an bere lagunen eta zenbait ingeles handikien omenez.

Hauexek dira uharte nagusiak:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galapago uharteak1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Waved Albatross (Phoebastria irrorata) -3 on Espanola.jpg
Mota Naturala
Irizpideak vii, viii, ix, x
Erreferentzia 1
Kokalekua  Ekuador
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1978 (II. bilkura)
Luzapen urtea 2001
Arriskuan 2007
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Historia geologikoaren parametroetan, uharte berri samarrak dira, azken 5 milioi urteetan itsasotik gora altxatutako uharteak dira. Sumendi aktiboz jositako uharteak dira, eta Isabela eta Fernandina dira uharte gazteenak.

Galapagoak Tomás de Berlangak aurkitu zituen 1535eko martxoaren 10ean. Uharteek biztanlerik ez zutenez, hurrengo mendeetan zehar, piratak eta zientzialariak ziren bere bisitari bakarrak. Horrela, Richard Hawkins pirata 1593an, Woodes Rogers pirata 1708an, Alejandro Malaspina esploratzailea 1790ean, James Collnet 1793an edo Robert FitzRoy eta Charles Darwin 1835an.

Ekuadorrek 1832ko otsailaren 12an uhartediaren jabetza aldarrikatu zuen eta Archipiélago de Ecuador izena jarri zion.

Bigarren Mundu Gerran Ekuadorrek Baltra uhartean Estatu Batuei kanpamendu bat eratzeko eskubidea eman zion.

Gizateriaren Ondare Kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978. urtean Unesco Galapago Uharteak Gizarteriaren Ondare Kulturala izendatuak izan ziren eta sei urte beranduago Biosferaren Erreserba(1985).[2] 2007.urtean Unescok Gizarte Ondare Kulturala Ingurumen arriskuan zegoela izendatu zuten eta 2010. urtera arte Arriskuan zeuden Ondare Kulturalaren listan egon zen.

Itsasoko erreserba izendatu handiena da.



Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteak berezko 25.000 biztanle ditu, Ekuadortik joandako kolonizatzaileak deitu ditzakegunak, lau uhartetan bakarrik bananduak: Santa Cruzen 15.200 (non Puerto Ayora den uharteetako gune populatu handiena), Isabelan 2.200, San Cristobalen 8.400 eta Floreanan 100. Probintzia ekuadortarraren hiriburua Puerto Baquerizo Moreno da, San Cristobal uharteko hiri nagusia, izatez Puerto Ayora baino txikiagoa dena.

Turismoak 200.000 bisitari eramaten ditu dena dela urtero.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galapagoetan bizi diren animalia eta landare asko endemikoak dira, hala nola, itsas iguana, hegan egiten ez duen ubarroia eta, nola ez, dortoka erraldoiak, uharteei izena ematen dietenak (gazteleraz, galápago, dortoka erraldoi)[3].

Dortoka erraldoien 15 supespezie daude, eta 150 urteko bizitza izan dezakete. Gizakiak jateko ehizatu izan ditu dortoka hauek espezie babestu bihurtu ziren arte. Praktika hori desagertu zen, baina gizakiak uharteetara eramandako ahuntzek eta gainerako etxe-abereek ere ez zieten onik egin dortokei. Txakurrek eta katuek, esaterako, dortoka-arrautzak jaten dituzte, eta ale gazteenak ere akabatzen dituzte. Horretaz gain, dortokek oro har abere belarjaleekin lehiatu behar izaten dute elikatzeko.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. Centro del Patrimonio Mundial -. (Noiz kontsultatua: 2017-10-05).
  3. Nagore, Rementeria Argote. (2004-07-25). «Dortoka erraldoien bizitza luzea» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]