Edukira joan

Frida Kahlo museoa

Koordenatuak: 19°21′18″N 99°09′46″W / 19.355031°N 99.162844°W / 19.355031; -99.162844
Wikipedia, Entziklopedia askea
Frida Kahlo museoa
Museo de Frida Kahlo
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Territorial demarcation of Mexico CityCoyoacán
Koordenatuak19°21′18″N 99°09′46″W / 19.355031°N 99.162844°W / 19.355031; -99.162844
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1958ko uztaila
Inaugurazioa1904
Izenaren jatorriaFrida Kahlo
Arkitektura
ArkitektoaFrida Kahlo
Juan O'Gormann (en) Itzuli
EstiloaArkitektura eklektikoa
Azalera2.620 m²
Ondarea
Kontaktua
HelbideaLondres 247
Telefonoatel:+52 55 5554 5999
Webgune ofiziala

Frida Kahlo museoa Frida Kahlo artista mexikarraren kultur esparrurik adierazgarriena da, baita bere ondare artistiko eta kontzeptualaren zati garrantzitsu baten edukiontzia ere. Mexiko Hiriko auzo tradizional eta ederrenetako bat den Coyoacán Alkatetzaren Karmengo Kolonian dagoen museo-etxea da. Casa Azul (Etxe Urdina) ere esaten zaio, eta inguruko museorik jendetsuenetakoa da. Eraikinak mota askotako piezen bilduma bat erakusten du; Kahlo familiarena izan zen 1904tik aurrera. Margolaria hil eta lau urtera, 1958ko uztailean, ateak ireki zizkion publikoari museo-etxe gisa.

Etxe Urdinean bizi izan zen Frida Kahlo (1907-1954) bere bizitzaren zatirik handiena; hasieran, familiarekin batera, eta urte batzuk geroago, Diego Riverarekin (1886-1957). XX. mendearen lehen erdiko giro artistiko eta intelektualeko pertsonaiak, mexikarrak zein atzerritarrak, egoitzan hartu zuten ostatu, artista bikote liluragarriak erakarrita.[1]

Etxearen eraikuntzan hainbat pertsonalitatek hartu zuten parte, besteak beste, Juan O'Gorman margolari eta arkitekto funtzionalistak, Diegoren eta Kahloren lagun handiak. 1958ko uztailean inauguratu zenetik, Etxe Urdinean eta lorategietan bi artisten objektu pertsonalak eta pinturak, herri-artea, koloniaurreko eskulturak, argazkiak, dokumentuak, liburuak eta altzariak daude ikusgai, Fridak sortzeko inspirazio-iturri izan zuen giroa berreskuratzeko.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]