Fritz Grasshoff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fritz Grasshoff
Fritz Graßhoff 1984.jpg
Bizitza
Jaiotza Quedlinburg1913ko abenduaren 9a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Hudson (Quebec)1997ko otsailaren 9a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea itzultzailea, margolaria, idazlea, kanta-idazlea eta kantugilea
IMDb nm2080262

Fritz Grasshoff (Quedlinburg, 1913ko abenduaren 9a - Hudson (Quebec), 1997ko otsailaren 9a) alemaniar idazlea izan zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Cellen bizi izan zen hogei urtez. 1983an, Hudsonera (Quebec) emigratu zuen. Barku-kapitain baten semea zenez, haren obran oso nabarmena da itsasoarekiko zaletasun eta maitasun hori, portuetako taberna-zuloetako giro zantarrean bertan ere. Grasshoffen poemei halako aire triste bat darie beti, halako deitore kutsu bat. Halunkenpostille obrak idazle kritikaria eta moralista eman zuen ezagutzera. Estilo horri eutsi zion Graßhoffs unverblümtes Lieder und Lästerbuch (1965, Grasshorffeko abestien eta bizioen liburu metaforarik gabea) obran. Urtebete lehenago, Die klassische Halunkenpostille (1964, Arloteen deboziozko liburu klasikoa) argitaratu zuen. 50eko eta 60ko hamarraldietan, egonaldi luzeak egin zituen Suedian. Han idatzi zuen Neue Gedichte (1956, Poema berriak). 1980an argitaratu zuen lehen eleberria, Der blaue Heinrich (Endrike urdina), gerra ondoko merkatu beltzaren giroan kokatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fritz Grasshoff Aldatu lotura Wikidatan