Fruitu-mazedonia
Itxura
Fruitu-mazedonia | |
---|---|
Entsalada | |
Osagaiak | fruitua |
- Artikulu hau errezetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mazedonia (argipena)».
Fruta-mazedonia[1] zati txikietan moztutako fruten nahasketa bat da, azukrearekin, almibarrekin, likorearekin edo fruta-zukuarekin apaindua. XVIII. mendean sortua, herrialde mediterraneo askotan tipikoa da eta azkenburuko moduan hartzen dute.
Fruta mazedonia errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]6 pertsonentzako
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sagarra: 1 zuritu, bihotza kendu eta dadotan.
- Udarea: 1 zuritu, bihotza kendu eta dadotan.
- Platanoa: 1 zuritu eta dadotan.
- Anana: 150 g., zuritu eta bihotza kendu eta dadotan.
- Meloia: 150 g., zuritu eta dadotan.
- Marrubia: 150.g, garbitu eta txortena kendua.
- Mugurdia: 150 g., garbitu eta txortena kendua.
- Mahatsa: 150 g., erdibitua eta hazia kenduta.
- Kiwia: 150 g., zuritu eta dadotan.
- Laranja zukua: 2 iragazia.
- Limoi zukua: 1 iragazia.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garbitu eta prestatu fruta bakoitza dagokion moduan.
- Jarri denak batera pertz batean, busti limoi eta laranja zukuarekin.
- Sartu hozkailura freskatu bitarte eta jateko prest izango da.
Aholkuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urteko garaiaren arabera, mazedonia osatzen duten frutak alda daitezke.
- Nahi izatera, limoi eta laranja azal birrindu pittin bat gehitu liteke, bata pattarren bat ere.
- Badago azukrea gehitzen duenik ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]gastronomiavasca.net/eu/gastro
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |