Fuksia (landarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fuchsia magellanica» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fuksia
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Myrtales
Familia: Onagraceae
Generoa: Fuchsia
Espeziea: Fuchsia magellanica
Lam.
Sinonimoak

Fuchsia magellanica var. macrostema (Ruiz & Pav.) Munz

Fuksia edo petenta (Fuchsia magellanica) Fuchsia generoko eta Onagraceae familiako landarea da. Fuksia koloreari izena ematen dio.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Hego Amerikako landarea da, Argentina eta Txilekoa bereziki. Ibaiertzean hazten da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2-4 metrotako altuera hartzen duen zuhaixka hostoiraunkorra da. Hosto lantzeolatuak ditu, peziolo gorridunak eta bertizilotan multzokatuak.

Loreak pentameroak dira eta sepalo gorriak petalo moreak baino luzeagoak dira. Estamineak ere gorri edo moreak dira eta 2 cm luze dira eta 8 daude lore bakoitzean. Baia itxurako fruitua sortzen du eta jangarria da.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ornamentazio landare gisa erabiltzen da bere lore gorriengatik. Baina erabilera gehiago ere baditu: Emakumeen hilerokoaren minentzako sendabelar gisa edota artilea tindatzeko besteak beste.

Fruitua jan egiten da, baita zurtoinean hazten zaizkion onddoak ere.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fuchsia arborescens izenarekin John Sims-ek deskribatu zuen eta liburu honetan argitaratu zen: Encyclopédie Méthodique, Botanique 2(2): 565–566. 1788.[1]

Etimologia

Fuchsia: Generoa XVII mendearen bukaeran deskribatu zuen Charles Plumierrek eta Leonhart Fuchs (1501-1566) botaniko alemaniarraren omenez ezarri zion izena.

magellanica: epiteto geografikoa Magallaes itsasartean aurkitu zela adierazten duena.

Sinonimia
  • Dorvalla eucharis Comm. ex Lam.
  • Fuchsia araucana Phil. 1876
  • Fuchsia coccinea Sol.
  • Fuchsia coccinea robustior Hook.f.
  • Fuchsia gracilis Lindl.
  • Fuchsia gracilis macrostema (Ruiz & Pav.) Lindl.
  • Fuchsia macrostema Ruiz & Pav.
  • Fuchsia magellanica macrostema (Ruiz & Pav.) Munz
  • Fuchsia riccartoni Hort.
  • Thilcum tinctorium Molina,[2][3][4]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Fuksia (landarea)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fuksia (landarea) Aldatu lotura Wikidatan