Edukira joan

Fuksia (landarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fuksia (landarea)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaOnagraceae
GeneroaFuchsia (en) Itzuli
Espeziea Fuchsia magellanica

Fuksia edo petenta (Fuchsia magellanica) Fuchsia generoko eta Onagraceae familiako landarea da. Fuksia koloreari izena ematen dio.

Jatorriz Hego Amerikako landarea da, Argentina eta Txilekoa bereziki. Ibaiertzean hazten da.

2-4 metrotako altuera hartzen duen zuhaixka hostoiraunkorra da. Hosto lantzeolatuak ditu, peziolo gorridunak eta bertizilotan multzokatuak.

Loreak pentameroak dira eta sepalo gorriak petalo moreak baino luzeagoak dira. Estamineak ere gorri edo moreak dira eta 2 cm luze dira eta 8 daude lore bakoitzean. Baia itxurako fruitua sortzen du eta jangarria da.

Ornamentazio landare gisa erabiltzen da bere lore gorriengatik. Baina erabilera gehiago ere baditu: Emakumeen hilerokoaren minentzako sendabelar gisa edota artilea tindatzeko besteak beste.

Fruitua jan egiten da, baita zurtoinean hazten zaizkion onddoak ere.

Fuchsia arborescens izenarekin John Sims-ek deskribatu zuen eta liburu honetan argitaratu zen: Encyclopédie Méthodique, Botanique 2(2): 565–566. 1788.[1]

Etimologia

Fuchsia: Generoa XVII mendearen bukaeran deskribatu zuen Charles Plumierrek eta Leonhart Fuchs (1501-1566) botaniko alemaniarraren omenez ezarri zion izena.

magellanica: epiteto geografikoa Magallaes itsasartean aurkitu zela adierazten duena.

Sinonimia
  • Dorvalla eucharis Comm. ex Lam.
  • Fuchsia araucana Phil. 1876
  • Fuchsia coccinea Sol.
  • Fuchsia coccinea robustior Hook.f.
  • Fuchsia gracilis Lindl.
  • Fuchsia gracilis macrostema (Ruiz & Pav.) Lindl.
  • Fuchsia macrostema Ruiz & Pav.
  • Fuchsia magellanica macrostema (Ruiz & Pav.) Munz
  • Fuchsia riccartoni Hort.
  • Thilcum tinctorium Molina,[2][3][4]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]