Fugging
Fucking Fugging Fucking | ||
---|---|---|
herrixka | ||
![]() Fucking herrixkako sarrerako seinalea. ![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Land | ![]() | |
Jatorrizko izena | Fugging Fucking | |
Posta kodea | 5121 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 48°04′02″N 12°51′49″E / 48.067222°N 12.863611°E | |
![]() | ||
![]() | ||
Altuera | 478 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 106 (2020)![]() | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1070. urtea baino lehen | |
Telefono aurrizkia | 06278 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Fugging, 2021 arte Fucking deitua, Austriako Austria Garaia estatuan dagoen Innviertel eskualdeko Tarsdorf udalerriko herrixka bat da. Alemaniako Baviera estatuarekin muga egiten du, eta Salzburgo hiritik hurbil dago.
Mundu osoan bereganatu du ospea, bere izena dela eta. Izan ere, Ingelesez fucking hitzak «larrua jo» esan nahi du: horregatik, ingeles hiztunentzat izen dibertigarria da, txantxarako eta zirikatzeko gaia. Aleman hiztunentzat, berez, izen horrek ez du inolako esanahi edo lotura jakinik; baina alemaniar hiztunetako askok badu, ordea, ingelesezko hitz horren berri. Sarritan, bertaratzen diren turistek herrixkako sarrerako seinalearen argazkiak ateratzen dituzte, eta jendeak maiz lapurtu ere egiten du seinalea.
2004an, seinalearen lapurreten maiztasun handia eta izen horrek herritar batzuei sorrarazten bide zien lotsa zirela kausa, izena aldatzeko erreferenduma egin zuten, baina herritar gehienek izena aldaketaren aurka bozkatu zuten.
Mugaz bestalde, gainera, Alemaniako Baviera estatuan Petting (ingelesez zirri egin) eta Kissing (musukatu) udalerriak daude.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dirudienez, herri hau Fucking izenaz da ezaguna 1070. urtea baino lehenagotik behintzat, eta VI. mendeko Focko izeneko pertsonaia batengandik jaso zuen. Erantsita daraman -ing atzizkia, berriz, antzinako germanierakoa da, eta jende esan nahi du. Hortaz, herriaren izenak Fockoren jendearen lekua esan nahi du, etimologiaren aldetik.