Fumino Sugiyama
Fumino Sugiyama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tokio, 1981eko abuztuaren 10a (43 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Waseda Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria |
Fumino Sugiyama (japonieraz: 杉山文野 Sugiyama Fumino , Shinjuku, Tokio, 1981eko abuztuaren 10a) japoniar trans aktibista eta eskrimalari ohia da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981eko abuztuaren 10ean jaio zen Tokioko Shinjuku auzoan, Motoshige Sugiyama Kabukichōko Suzuya tonkatsu jatetxeko kudeatzailearen familian[1].
Aurretik igeriketa eta kendoa praktikatu zituen, eta 10 urterekin hasi zen eskriman, ez zuelako emakumeen eta gizonezkoen uniformeen arteko alderik ikusten. Aldi berean adierazi zuen ez zela eroso sentitzen emakumezkoen taldean[2][3].
2000n batxilergoan graduatu eta Waseda Unibertsitateko Hezkuntza Eskolan matrikulatu zen[4]. 2004an Goi Eskola Pedagogikoan sartu zen. Urte berean, emakumezkoen eskrima taldeko kide egin zen[5]. 2006an taldea utzi zuen[6]. 2012an, gizon trans gisa armairutik irtetzea erabaki zuen. Ez zekien bere taldeak onartuko zuen ala ez, eta eskrimatik erretiratu zen[7].
2006an liburu autobiografiko bat argitaratu zuen. Unibertsitatean graduatu eta munduan zehar bidaiatu zuen bi urtez. Japoniara itzuli ostean, jatetxe-enpresa handi batean lan egin zuen hiru urtez independente bihurtu aurretik[8].
2021ean, Sugiyama Japoniako Eskrima Federazioko eta Japoniako Olinpiar Batzordeko kide izendatu zuten, eta batzorde horietako lehen kide trans ireki bihurtu zen[7][9]. Hasieran, Batzordeak Sugiyama «emakumeen kuotaren» parte gisa identifikatu zuen, baina geroago barkamena eskatu zion[10].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an, 27 urte zituela, mastektomia egin zioten[11]. Urte berean, Gon Matsunaka LGBT aktibista ezagutu zuen[12]. 2018an, Sugiyamaren neska-lagunak iragarri zuen alaba bat izan zuela Matsunakaren hazi dohaintzari esker[13][14][15]. 2020an seme bat izan zuten[14].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Japonieraz) «カツサンド×新宿・歌舞伎町 父と、この街の懐で» Mainichi Shimbun 2018-10-14 (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Yiu, Pak; Bibee, Andrew. «With more LGBTQ athletes than ever, Games put focus on Japan» Reuters 2021-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Stewart, Philippa H. «Interview: Sports, Equality, and the Power of the Olympics» Human Rights Watch 2020-06-01 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
- ↑ (Japonieraz) «異見交論39 「安心して学べるキャンパス、ハードよりハートで」LGBT当事者として 杉山文野氏» Yomiuri Shimbun 2018-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Japonieraz) «杉山文野 | プロフィール» Newcanvas (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Montgomery, Hanako. «The Tokyo Games Are the Gayest Olympics Yet. But Not For Japan's Athletes» Vice News 2021-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ a b (Ingelesez) Baska, Maggie. «Former elite athlete explains how he was forced to quit sport because of transphobia» Pink News 2021-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Japonieraz)(Ingelesez) «Fumino Sugiyama» LGBTer (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Imahashi, Rurika. «LGBT visibility grows in Japan ahead of 'diversity' Olympics» Nikkei Asia 2021-07-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Ingelesez) «Japan Olympic Committee didn't check how trans man wanted to be identified on its board» Mainichi Shimbun 2021-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Japonieraz) «「自分らしく」 垣根を越えて交わろう» 47 News 2016-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Japonieraz) «3人で親になりました──新しいファミリーの広がり» GQ Japan 2019-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Yamashita, Tomoko. «Transgender man joins LGBT parade, hoping for parenthood» The Asahi Shimbun 2019-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ a b (Japonieraz) Sugiyama, Fumino. «トランスジェンダーの僕とパートナー、ゲイの親友。なぜ「3人で親になる」ことを選んだのか» Shūkan Bunshun 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Hurst, Daniel. «Forced surgery, sterilization: Japan's trans community faces uphill battle» NBC News 2018-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).