Furusato
Furusato | |
---|---|
Atsushi (en) ![]() | |
Egilea(k) | Atsushi (en) ![]() |
Argitaratze-data | 2012 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | children's music (en) ![]() |
Deskribapena | |
Honen parte da | Music (en) ![]() |
Hitzak | Takano Tatsuyuki (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Teiichi Okano (en) ![]() |

Furusato (japonieraz: 故郷 ) Japoniako haur-kanta ospetsua da. Teiichi Okanok konposatu zuen 1914an; hitzak Tatsuyuki Takanok idatzi zituen. Japoniako gobernuak irakatsi beharreko abestien artean sartu zuen hezkuntza sistema publikoan, eta duela gutxi jaso da Nihon no Uta Hyakusen izeneko abesti herrikoien bilduman.[1]
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta japonierazko furusato hitza "jatorrizko lurraldearen", "jaioterriaren" edo "antzinako etxearen" baliokidea izan eta Takanoren jaioterria Nakano izan (Naganoko prefekturan), letrak ez dirudi leku jakin bati erreferentzia egiten dionik.[1]Horren ordez, bere jaioterritik urrun lan egiten duen pertsona bat da abestiaren protagonista, eta bere jaioterriko mendi eta ibaiekiko nostalgia adierazten du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadara arte egileen izenak ezezagunak ziren, baina 1992tik aurrera Teiichi Okano eta Tatsuyuki Takano izenak abestian inprimatuta agertzen dira eskolako musika-liburuetan.[1]
Naganoko 1998ko Neguko Joko Olinpikoen amaiera-ekitaldian interpretatu zen, eta, 2014an, abestiaren ehungarren urteurrena ospatzeko, Saito Kinen Festival Matsumoton (2015etik Seiji Ozawa Matsumoto Festival, OMF) orkestra-akonpainamendua zuen haur-abesbatza batek interpretatu zuen Naganon, Seiji Ozawaren zuzendaritzapean.[1]
2014an Il Divo taldeak Japonian zehar eginiko biran, abestiaren bertsioa egin zuen. Abestia 2014ko abenduaren 1an plazaratutako Live in Japan musika-diskoan jaso zuten.[2]
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanji | Hiragana | Rōmaji | Itzulpena |
---|---|---|---|
兎追いし 彼の山 如何にいます 父母 志を 果たして |
うさぎおいし かのやま いかにいます ちちはは こころざしを はたして |
usagi oishi ka no yama ika ni imasu chichi haha kokorozashi o hata shite |
Untxien atzetik nenbilen mendi hartan. Aita, ama, ondo zaudete? Egunen batean, nire ametsak egia bihurtu ditudanean, |