Seiji Ozawa
Jump to navigation
Jump to search
Seiji Ozawa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Shenyang, 1935eko irailaren 1a (84 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Aita | Kaisaku Ozawa |
Ezkontidea(k) |
Kyoko Edo ![]() Miki Irie ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
Toho Gakuen School of Music ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musika-zuzendaria |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza |
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Académie des Beaux-Arts ![]() |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea |
Deutsche Grammophon ![]() |
IMDb | nm0654724 |
www.ozawa-festival.com |
Seiji Ozawa (japonieraz: 小澤 征爾 Ozawa Seiji , Hoten, Mantxuria, 1935eko irailaren 1a) japoniar orkestra-zuzendaria da. Tokioko Toho musika-eskolan ikasi zuen musika, eta, gero, Berlinen, H. Karajanekin. 1960an, Koussevitzky saria irabazi zuen. 1961-1962 eta 1964-1965 urteetan, L. Bernsteinen zuzendari laguntzailea izan zen New Yorkeko orkestra filarmonikoan. Gero, 1964-1969 urteetan, Chicagoko Ravinia Jaialdiaren zuzendari izan zen. 1965ean, Torontoko orkestra sinfonikoaren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 1970ean, San Franciscoko orkestrarena. 1973an, Bostongo orkestra sinfonikoaren zuzendari eta musika-arduradun izendatu zuten. Ospetsuak dira Ozawaren estilo kementsua eta XIX. mendeko lan sinfonikoen interpretazio bikainak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |