Edukira joan

Gállego Garaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskualdearen kokapena Aragoiren barruan.

Gállego Garaia[1] (gaztelaniaz Alto Gállego, aragoieraz Alto Galligo) Huescako iparraldeko eskualdea da, Aragoiko Pirinioetan (Espainia) eta Frantziaren mugakidea. Haren barruan Tenako ibarra, Tierra de Biescas eta Sarrablo izeneko lurralde historikoak daude.

Ia 1.360 km2-ko azalera du eta 2006an 13.457 biztanle zituen (9.89 biz/km2). Hiriburu eta herri nagusia Sabiñanigo da.

Eskualde mugakide hauexek ditu: iparraldean, Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak departamendu frantziarrak; mendebaldean, Jacetania; ekialdean, Sobrarbe eta Somontano de Barbastro; eta hegoaldean, Hoya de Huesca.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gallego ibaiak eskualdea zeharkatzen du eta izena ematen dio. Erdialdeko Pirinioak ditu iparraldean, Balaitus (3.144 m) eta Gran Facha (3.005 m) tontorrik altuenak izanda. Halaber, Panticosa eta Formigalgo eski-pistak bertan daude.

Aragoieraren erdialdeko aldaera da eskualdeko jatorrizko hizkera, azken hamarkadetan gaztelania hizkuntza nagusia bada ere. Sobrepuertoko ingurunean garapen hobea du, baita Pandicosa aldean ere (panticuto aldaera).

Ondare arkitektonikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte erromanikoaren hainbat adibide ditugu eskualdean, besteak beste Sant Per de Larrede, Sant Martín d'Oliván, Sant Chuan de Busa, Santa Olaria d'Orós Baixo, Nuestra Sinyora de l'Asumpción de Pandicosa eta Sant Andreu de Satué-ko elizak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Exonimoen zerrenda. Euskaltzandia (Noiz kontsultatua: 2011-2-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]