Edukira joan

Pirinio Garaiak

Pirinio Garaiak (65)
Frantziako departamendua
Pirinio Garaiak (65)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaOkzitania
PrefeturaTarbe
PrefetaFrançois Fortassin
AzpiprefeturakArgelès-Gazost
Bagnères-de-Bigorre
Barrutiak3
Kantonamenduak34
Udalerriak474
Kokapena
Koordenatuak43°14′00″N 0°04′05″E / 43.2333°N 0.0681°E / 43.2333; 0.0681
Azalera4.464 km²
Demografia
Biztanleria231349
Dentsitatea51.825,492831541 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Pirinio Garaiak[1] (frantsesez: Hautes-Pyrénées, ot pi.ʁe.ne ahoskatua; okzitanieraz: Nauts Pirenèus / Hauts Pirenèus, 'awts piɾeˈnɛʊs ahoskatua) Frantziako 65. departamendua da. Okzitania eskualdean dago.

Departamenduko eskualde historikoa Bigorra izan zen, batzuetan independente eta bestetan Gaskoniaren barnean zegoena. Ehun Urteko Gerraren garaietan, Bretignyko hitzarmenaren ondorioz, eskualdearen gehiengoa ingelesen eskuetan geratu zen. XVI. mendearen hasieran, Nafarroako errege-erreginen lurjabea zen, Henrike III.a Nafarroakoak 1620an bere lurrak Frantziako Erresumarekin batu zituen arte.

1790eko martxoaren 4an, Frantziako Iraultzaren garaian, Bertrand Barère diputatuaren lanari esker egungo departamendua eratu zuten. 2016ko urtarrilaren 1ean Midi-Pyrénées eskualdea (departamendua bere barnean zegoen) Languedoc-Roussillon eskualdearekin batu eta Okzitania eskualde berria sortu zuen.

Pirinio Atlantikoak, Gers eta Garona Garaia departamenduak eta Huescako probintzia mugakideak ditu. Departamenduak zenbait eskualde geografiko ezberdinak ditu: hegoaldean, Espainiako mugatik gertu, mendi altuak ditu (tartean Vignemale, Pic du Midi de Bigorre edota Néouvielle eta Arbizon mendizerrak). Erdialdean altuera ertaineko muinoak ditu eta iparraldean, berriz, nekazaritzarako aproposa den lur laua du. Gainera Pirinio Atlantikoetan bi exklabe txiki ditu, Erdi Aroko aztarnak direnak.

Tarbe inguruko eskualdea departamenduko hiriburu ekonomiko eta administratiboa da. Lurdak, departamenduko bigarren hiria dena, erromes-industria du eginkizun nagusia. Bagnères-de-Bigorre, Argelès-Gazost, Vic-en-Bigorre, Rabastens-de-Bigorre, Maubourguet edota Lannemezan herriak ere bertan daude.

Aturri ibaiaren goi-ibilgua igarotzen da erdialdetik eta Neste ibaiak ureztatzen ditu ekialdeko lurrak. Lannemezango goi-ordokiek hartzen dute departamenduaren iparraldea.[2]

Bidegurutze honetan, hiztun frantsesak elkarbizi dira okzitanieradunekin. Haiengandik hurbil, mugaz bestaldean, aragoieradun eta euskaldun hiztunak bizi dira.

Biztanleriaren bilakaera
1801183118411851185618611866
174.741233.031244.196250.934245.856240.179240.252
1872187618811886189118961901
235.156238.037236.474234.825225.861218.973215.546
1906191119211926193119361946
209.397206.105185.760187.875189.993188.604201.954
1954196219681975198219901999
203.544211.433225.730227.222227.922224.759222.368

Laborantza (garia, garagarra, patata, artoa, mahatsa), abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda), Tarbe inguruan biltzen den industria (tresneria mekanikoak eta aeronautikoak, kimika industria, zapatagintza) eta turismoa (udalekuak, negu kiroletarako azpiegiturak, Lurdarako erromesaldiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.[3]

Parke nazionalek eta natura-erreserbek (Néouvielleko Natura-Erreserba edota Pirinioetako Parke Nazionala) departamenduaren zati handi bat osatzen dute, barnean Gavarnieko zirkua edota Pont d'Espagne dituztenak. Mendizaleentzat eskualde turistikoa da.

Jada antzinaroan bere ur termalak ezagunak ziren eta erreka hauen inguruan Cauterets, Luz-Saint-Sauveur edota Bagnères-de-Bigorre herriak jaio ziren.

Eskualdeko aintzirarik ezagunena Lac Bleu d'Ilhéou da, Cauteretsetik hego-mendebaldean dagoena.

Departamenduak eski-estazio ezagun asko ditu (Barèges-La Mongie, Gavarnie, Luz-Ardiden, Cauterets, Hautacam, Piau-Engaly eta Saint-Lary-Soulan). Urtero, Frantziako Tourrak bere mendateak zeharkatzen ditu, ezagunenak Tourmalet, Aubisque edota Soulor izanda.

Gainera, Luz-Saint-Sauveurren 'Jazz a Luz' izeneko jazz jaialdia eta Tarben 'Equestria' eta 'Tarbes en Tango' jaialdiak ospatzen dituzte.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]