Göta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Göta

Trollhattan Falls.jpg


Trollhättan urjauziak ibaiaren hasieran.
Kokapena  Suedia
Luzera 93 km
Arroa 50.229,3 km²
Emaria 575 m³/s
Iturburua Vänern aintzira
Ibai ahoa Kattegat
Gota alv sweden.png

Göta[1] (suedieraz: Göta älv, Suediako ibaia da, herrialdeko nagusienetariko bat dena.

Västra Götalandeko konderrian kokaturik, gautak bertan bizi ziren.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai honek Vänern aintzira eta Kattegat itsasoaren arteko 44 metroko desnibela betetzen du eta hauetatik 32 Trollhättan urjauzietan jeisten ditu. 93 kilometrotako luzera dauka, baina Vänern aintzirara urak isurtzen dituen Klarälven ibaiaren jarraipena dela kontsideratuz Eskandinaviako ibai luzeena izango litzateke, 740 kilometroko luzera izango bait luke.

Ipar-ekialdetik zuzen hegoalderantz jotzen du ibilbidean. Bohus gotorlekuan bi adarretan banatzen da Göteborgen ahoa izan baino lehen.

Arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren inguruan luiziak izateko arrisku handia dago eta 15 luizi handiren erregistroak daude, aipagarrienak 1150, 1648, 1950, 1957 eta 1977an gertaturikoak. Azken honetan 67 etxe suntsitu zituen, 9 pertsona hil eta 600 etxerik gabe utziz. 5-6 minutu iraun zituen eta 27 hektarea estali zituen lurrak.

Göta ubidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX mendean 614 kilometroko Göta ubidea eraiki zen Göteborg eta Itsaso Baltikoa lotu zituena, Suedia mendebaldetik ekialdera zeharkatuz. Mendebaldeko zatiak Göta ibaia hartzen du Göteborgetik Vänern aintzirararte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Göta Aldatu lotura Wikidatan