Gürtel afera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gürtel afera Espainian 2009 urtean plazaratutako ustelkeriazko afera bat da, Espainiako Alderdi Popularreko politikoak tartean dituena, kanpoko enpresek Alderdi Popularrarekin eta alderdiak berak zuzenduriko erakunde publikoekin egindako kontratu eta zerbitzuen inguruan. Aferak ustelkeria-sarearen buru omen den Francisco Correa negozio-gizonaren abizenetik hartu du izena; gaztelaniazko correa izen arrunta («uhala, hedea»), izan ere, gürtel da alemanez. Espainiako Alderdi Popularreko pertsonaia nabarmenak hartu ditu, hala nola Francisco Camps Valentziako Erkidegoko presidentea; Luis Bárcenas, Alderdi Popularraren kutxazain-ohia; Ricardo Costa, Valentziako Alderdi Popularraren idazkari nagusia eta Alejandro Agag, José María Aznar Espainiako presidente ohiaren suhia, besteak beste. Aferaren ikerketa judizialean Baltasar Garzón epailea nabarmendu zen, baina 2010eko maiatzaren 14ean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak epailea kargutik kendu zuen frankismoko hilketak ikertzeagatik.[1] Egun, aferak epaitegietan jarraitzen du.

Ustelkeria Madrilgo Erkidegoan, Valentziako Erkidegoan eta Galizian bideratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]