José María Aznar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José María Aznar
José María Aznar inaugura el I Mercado Iberoamericano de la Industria Audiovisual (cropped).jpeg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoak 27 - 2004ko apirilak 2
Barrutia: Madril
Hautaketa: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoak 25 - 2000ko apirilak 5
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Gobernuko presidente

1994ko maiatzak 4 - 2004ko apirilak 16
Felipe González - José Luis Rodríguez Zapatero
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainak 22 - 1996ko martxoak 27
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Alderdi Popularraren presidentea

1990eko apirilak 1 - 2004ko urriak 16
Manuel Fraga - Mariano Rajoy
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroak 14 - 1993ko ekainak 29
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Gaztela eta Leongo presidente

1987ko uztailak 27 - 1989ko irailak 16
José Constantino Nalda García - Jesús Posada
Member of the Cortes of Castile and León

1987ko ekainak 10 - 1989ko irailak 16
Barrutia: Ávila
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailak 7 - 1987ko uztailak 7 - Jesús Terciado Serna
Barrutia: Ávila
Hautaketa: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroak 10 - 1986ko uztailak 15
Barrutia: Ávila
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Izen osoa José María Aznar López
Jaiotza Madril1953ko otsailaren 25a (65 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Aita Manuel Aznar Acedo
Ezkontidea(k) Ana Botella  (1977ko urriak 28 -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta estatu-politikaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Georgetowngo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Spanish Council of State
Frente de Estudiantes Sindicalistas
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
IMDb nm1544006
José María Aznar Signature 2.svg

José María Alfredo Aznar López (Madril, Espainia, 1953ko otsailaren 25a) politikaria izan da eta Trantsizioaz geroztik Espainiak izan duen laugarren lehendakaria. 1996-2004 bitartean, Alderdi Popularreko (PP) buru zela, Espainiako Gobernua gidatu zuen. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiak politikarekin lotura sendoak izan ditu. Manuel Aznar Zubigarai aitonak, Nafarroa Garaian, Etxalarren hain zuzen ere, lehendabiziko batzokia paratu zuen, baina geroago Francisco Francoren alde jo zuen. Manuel Aznar Acedo aita Francoren armadako propagandagilea eta kazetaria izan zen. Ana Botella emaztea ere Alderdi Popularreko kidea da, eta Madrilgo alkate izan zen 2011tik 2015eraino.

Jose María Aznarrek zuzenbide ikasketak 1975ean bukatu zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Hogeita hiru urte zituelarik, zerga-ikuskatzailea izateko lehiaketa gainditu zuen.

Politikan, 1979an Aliantza Popular (AP) alderdian sartu zen. 1982an eta 1986an diputatu hautatu zuten eta, hurrengo urtean, Gaztela-Leongo presidente bihurtu zen (1987-1989). 1990ean, Manuel Fragaren babespean, Alderdi Popularreko buru izendatu zuten.

1993ko hauteskunde orokorretan, Felipe Gonzálezen PSOEk garaitu zuen, boto gutxirengatik bazen ere. 1995ean, ETAk bonba bat eztandarazi zuen Aznarren autoaren ondoan, zauririk eragin gabe.

1996ko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen Alderdi Popularra. CiU, EAJ eta Kanariar Koalizioaren laguntzarekin Aznarrek gobernua osatu zuen. 2000ko hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu zuen. 2004etarako ez zen aurkeztu, Mariano Rajoy ondorengo izendatuta. Harez geroztik, ez dabil politikagintzan, Alderdi Popularrak ohorezko presidente titulua eman badio ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María Aznar Aldatu lotura Wikidatan


Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: José María Aznar