Gabriel Tarde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gabriel Tarde
Tarde gabriel.gif
Bizitza
Jaiotza Sarlat-la-Canéda1843ko martxoaren 12a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1904ko maiatzaren 13a (61 urte)
Hezkuntza
Heziketa Tolosako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak katedraduna, gizarte-psikologoa, soziologoa, kriminologoa, psikologoa, filosofoa eta legelaria
Enplegatzailea(k) Collège de France  (1904 -  1904)
Jasotako sariak
Kidetza Académie des sciences morales et politiques

Jean-Gabriel De Tarde (Sarlat, Dordoina, 1843ko martxoaren 12a - Paris, 1904ko maiatzaren 13a) frantses soziologoa eta kriminologoa izan zen. Justiziako Ministerioan Estatistika Zerbitzuko buru izan zen (1893), eta Collège de France-n Filosofia Modernoko irakasle (1900).

Kriminalitateari buruzko lan ugari egin zituen, eta Frantziako soziologo garrantzitsuenetako bat izan zen. Tarderen iritzian imitazioa da gizartearen bilakaeraren oinarria eta kriminalitatearen arrazoietako bat. Obra nagusiak: Criminalité comparée (1886, Kriminalitate alderatua), Les Lois de l'imitation (1890, Imitazioaren legeak), Études pénales et sociales (1892, Azterketa penal eta sozialak), Études de psychologie sociale (1898, Psikologia sozialari buruzko azterketak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]