Dordoina
Dordoina (24) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() |
|
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | Akitania Berria |
Prefetura | Périgueux |
Prefeta | Bernard Cazeau - |
Azpiprefeturak | Bergerac Nontron Sarlat-la-Canéda |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 50 |
Udalerriak | 557 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 45° 00′ 00″ N, 0° 40′ 00″ E / 45°N,0.66666666666667°EKoordenatuak: 45° 00′ 00″ N, 0° 40′ 00″ E / 45°N,0.66666666666667°E |
![]() |
|
Azalera | 9.060 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 415417 |
Dentsitatea | 45.851,766004415 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Dordoina (okzitanieraz Dordonha, frantsesez Dordogne) Frantziako 24. departamendua da, Akitania Berria eskualdean. Okzitaniako lurraldea ere bada, eta Périgord izeneko lurralde historikoaren mugekin bat egiten du ere bai.
Prefetura edo hiriburua Périgueux da.
Eduki-taula
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakideak hauek ditu: Iparraldean Haute-Vienne, ekialdean Corrèze eta Lot, hegoaldean Lot-et-Garona, hego-mendebaldean Gironda, mendebaldean Charente-Maritime eta ipar-mendebaldean Charente.
Udalerri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Périgueux: 29.416 biztanle (2007). Pref.
- Bergerac: 27.601 bz. Supref.
- Sarlat-la-Canéda: 9.381 bz. Supref.
- Coulounieix-Chamiers: 8.360 bz.
- Boulazac: 6.708 bz.
- Trélissac: 6.617 bz.
- Terrasson-Lavilledieu: 6.214 bz.
- Montpon-Ménestérol: 5.667 bz.
- Saint-Astier: 5.329 bz.
- Chancelade: 4.150 bz.
- Ribérac: 4.123 bz.
- Prigonrieux: 3.895 bz.
- Neuvic: 3.545 bz.
- Nontron: 3.458 bz. Supref.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lascauxeko leizeak departamendu honetan kokatuta daude eta mundu mailan oso ezagunak dira, izan ere Gizateriaren Ondaretzat izendatu dituzte.
Aparteko leku ikusgarriak honako hauek ditugu:
- Périgueuxeko Saint-Fronteko katedral erromanikoa eta hiri zaharra.
- Sarlat-la-Canédako Erdi Aroko hiria.
- Bergerac hiri zaharra.
- Villars udalerrian Le château de Puyguilhemeko gaztelua eta kobazuloak.
- Brantômeko herria edo "Périgordeko Venezia".
- "Les Jardins du Manoir d'Eyrignac" lorategia (Salignac-Eyvigues).
- Eyzies-de-Tayac eta Moustierreko historiaurreko ondarea.
- Montcareteko hiri erromatarra.
Okzitaniera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Okzitanierazko aldaerak diren lengadocera eta lemosinera lurraldeko hizkera tradizionalak dira.
Dordoinar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Adelina Yzac (1954-), idazle okzitaniar elebiduna.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dordoina ![]() |
- (Frantsesez)Dordoinako webgune ofiziala