Gabriela Lorente Sáenz
Gabriela Lorente Sáenz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Calahorra, 1878 |
Heriotza | Azkoien, 1936ko abuztuaren 29a (57/58 urte) |
Heriotza modua | fusilamendua |
Jarduerak | |
Jarduerak | etxekoandrea |
Gabriela Lorente Sáenz (Calahorra, Errioxa, 1878 - Azkoien, Nafarroa Garaia, 1936ko abuztuaren 29a) 58 urteko etxekoandrea izan zen, 5 seme-alaba izan zituen. Espainiako 36ko Gerran fusilatu zuten.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julio Lafuente Saénz-ekin zegoen ezkonduta eta bost seme-alaba izan zituzten: Carmen, María, Gregorio, José eta izenik ez dakigun bosgarren bat. Gabriela eta Julioren etxeko balkoia eta leihoak klabelin gorriz apainduta egoten omen ziren beti, etxe aurretik pasatzen ziren auzotar eta gainontzekoentzat arreta erakarriz.[2]
Atxilotzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Senarra atxilo zeramatenean hauxe esan zien faxistei: "Enborra daramazue, baina adarrak hemen geratzen dira". Handik egun gutxira, ordea, Gabrielaren eta gainontzeko adarren bila itzuli ziren eta atxilotu egin zituzten.[2]
Fusilatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko abuztuaren 29an fusilatu zuten Azkoienen, Esperanza Escribano Martínez calahorratarrarekin batera.[3]
Familiak jasandako errepresioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabrielaren senarra, Julio Lafuente, fusilatu egin zuten, baita seme Jose ere. Seme Gregoriok errepresaliak jasan zituen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gabriela Lorente Sáenz – La Barranca. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ «Represión mujeres» www.bermemar.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).