Edukira joan

Gabrielle d'Estrées

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabrielle d'Estrées

Bizitza
JaiotzaChâteau de la Bourdaisière (en) Itzuli eta Cœuvres (en) Itzuli, 1573
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis1599ko apirilaren 10a (25/26 urte)
Hobiratze lekuaMaubuisson Abbey (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: eklanpsia
Familia
AitaAntoine d'Estrées
AmaFrançoise Babou de La Bourdaisière
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak

Gabrielle d'Estrées, (1573-1599) Henrike III.a Nafarroakoaren maitale eta aholkularia izan zen.


1590an, Henrike III.a borrokan ari zela Liga Katolikoarekin, Gabriellerekin maitemindu zen Nafarroako erregea, artean ezkondua zegoela Margarita Valoisekin[1]. Bere maitale ugarietako bat bihurtu zen orduan, baina beste batzuk baino kutunagoa izan zuen Henrikek[2]. Beauforteko Dukesa eta Monceauxko Markesa tituluak eman zizkion erregeak.

1594an jaio zen bere lehen semea, César de Bourbon, eta hurrengo urtean erregeak ofizialki onartu zuen semetzat[3]. Beste bi seme-alaba ere izan zituen, Catherine Henriette Borboikoa (1596–1663), eta Alexandre, Chevalier de Vendôme[2].

1599. urtean, Henrike erregeak bere ezkontzaren baliogabetzea eskatu zion Aita Santuari, nonbait berriz haurdun zegoen Gabriellerekin ezkontzeko asmoz, baina eklanpsiak jota, erditzean hil zen[4]. Haurrak ere ez zuen aurrera egin.

Gabrielle d'Estrées katolikoa zen. Bera izan zen indar nagusietako bat Henrike komentzitzen utzi egin behar zuela protestantismoa eta bat egin behar zuela katolizismoarekin. Henrikek hori egin zuen 1993an, Paris vaut bien une messe (euskaraz "Merezi du Parisek meza bat") esanez nonbait, eta horrekin hurrengo urtean Frantziako errege koroatu zuten Henrike, oraingoan Henrike IV.a izenarekin (Frantziako zenbaketaren arabera).

Estreesek, halaber, ondoren Ediktu Nantesko Ediktuaren alde egin zuen, horrek bakea ekarriko zuelakoan, protestanteei eskubide batzuk emanez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jean), Knecht, R. J. (Robert. (). The French civil wars, 1562-1598. Longman, 255 or. ISBN 0582095492. PMC 43590092. (Noiz kontsultatua: 2018-09-08).
  2. a b 1951-, Wellman, Kathleen Anne,. ([2013]). Queens and mistresses of Renaissance France. Yale University Press ISBN 9780300190656. PMC 841809754. (Noiz kontsultatua: 2018-09-08).
  3. (Frantsesez) ABES. «Lettres de légitimation de César de Vendôme ; Paris, 4 janvier 1595» www.calames.abes.fr (Noiz kontsultatua: 2018-09-08).
  4. Yves-Marie., Bercé,. (1996). The birth of absolutism : a history of France, 1598-1661. Macmillan Press ISBN 0333627563. PMC 34245027. (Noiz kontsultatua: 2018-09-08).