Margarita Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Margarita Frantziakoa
Margot.JPG
Nafarroako erregina konsortua


Frantziako erregina ezkontidea

Bizitza
Jaiotza Saint-Germain-en-Laye1553ko maiatzaren  14a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1615eko martxoaren  27a (61 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua : pneumonia
Familia
Aita Henrike II.a Frantziakoa
Ama Katalina Medici
Ezkontidea(k) Henrike III.a Nafarroakoa  (1572-08-18, 1572 -  1599)
Anai-arrebak
Leinua Valois leinua
Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak salonnièrea Itzuli eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
IMDb ch0172926
Signature of Marguerite of France (wife of Henri IV of France).JPG
Artikulu hau Henrike III.aren emazteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Margarita Nafarroakoa».

Margarita Frantziakoa edo Margarita Valoiskoa (Saint-Germain-en-Laye, 1553ko maiatzaren 14 - Paris, 1615eko maiatzaren 27), Margot erregina ezizenaz ere ezaguna, 1572-1599 bitartean Nafarroako erregina ezkontidea eta 1589-1599 bitartean Frantziako erregina zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike II.a Frantziakoaren eta Katalina Mediciren zazpigarren alaba zen. Bere hiru neba Frantziako errege izan ziren: Frantzisko II.a, Karlos IX.a eta Henrike III.a. Ahizpa bat, Elisabet, Filipe II.a Espainiakoaren hirugarren emaztea izan zen, eta beste bat, Klaudia, Karlos III.a Lorenakoarekin ezkondu zen.

Nafarroako errege Henrike III.arekin (1599tik aurrera Henrike IV.a izenez Frantziako errege izan zena) ezkondu zen 1572ko abuztuan. Sei egun geroago San Bartolome eguneko sarraskia baino egun batzuk lehenago, eta badirudi berari esker irten zela senarra bizirik ataka hartatik. Senar-emazteak berex bizi izan ziren luzaroan eta guztiz ospetsuak bihurtu ziren Parisen Margot erreginaren amodiozko ibilerak. Eskandalu haiek ezin eramanik, Auverniako Ussongo gazteluan itxiarazi zuen senarrak 1587an, zeuzkan maitale guztien izenak banan-banan esanarazi ondoren. 1605 arte eduki zuten itxirik. 1599an egin zuten senarra Frantziako errege eta 1600ean lortu zuen dibortzioa errege berriak, emazteak ondorengorik eman ez ziola eta. 1605ean utzi zuten aske Margarita Valoiskoa eta Parisen bizi izan zen azken urteetan. Kultura handiko emakumea zen eta oroitzapen liburu bat (Mémoires) eta poemak idatzi zituen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1572ko abuztuaren 18an, Parisen, Henrike III.a Nafarroakoa, Frantziako Henrike IV.a izango zenarekin ezkondu zen. Bien arteko harremanak txarrak ziren eta ez zuten seme-alabarik izan. 1600an Henrikek ezkontza banatzeko baimena lortu zuen. Horren ondoren ez zen berriro ezkondu.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu eta film asko bere bizitzan oinarriturik daude:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan