Gail Bradbrook
Gail Bradbrook | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | South Elmsall, 1972ko apirilaren 30a (52 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Stroud |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Manchester Institute of Science and Technology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzialaria, ekintzaile soziala, climate activist (en) eta ekintzaile ekologista |
Kidetza | Extinction Rebellion |
Gail Marie Bradbrook (South Elmsall, 1972ko apirilaren 30a) britainiar klima-aktibista eta Extinction Rebellion inguruko gizarte-mugimenduaren sortzaileetako bat da.[1][2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko Yorkshire konderrian jaio zen. 14 urterekin Alderdi berdean sartu zen animalien eskubideak defendatu nahi baitzuen.
Gail-ek Biofisika molekularra ikasi zuen Manchesterreko Unibertsitatean eta doktoretza ere egin zuen. Graduatu ondoren, doktoratu ondoko lanak egin zituen Indian eta Frantzian.[1][4]
2003tik 2017ra estrategia-zuzendaria izan zen Citizens Online erakundean. Erakunde honek erabiltzaile ezinduentzat Interneterako sarbide zabalagoa sustatzen du. Denboraldi horretan, 2010eko azaroan, 'Fix the Web' kanpaina egiten parte hartu zuen.[5]
Hainbat talde aktibistatan parte hartu du Strouden, eta Transition Stroud erakundearen borondatezko zuzendaria ere izan zen 2010etik 2013ra; horretaz gain, beste hainbat ekintza egin ditu: erraustegi bat eraikitzearen aurka, protesta nudista bat eta Extection Rebellionen ekintza batean Merrywalks-en ere parte hartu zuen[6][7][8][9][10][11][12] 2015ean, George Bardarekin batera, Compassionate Revolution taldea sortu zuen, geroago Rising Up! bihurtu zen, eta talde honetatik sortu zen Extinction Rebellion):[13][14][15][4]
“Gail Occupy mugimenduan eta[16] petrolio-gailurraren inguruko kanpainetan ere aritu zen, baina ezin izan zuten arrakasta handirik lortu".
2016. urtean, Costa Ricara joan zen erretiro psikodeliko batera, "han ayahuasca, iboga eta kambo hartu zituen, bere lanerarako behar zuen argitasunaren bila".[16][17] Esperientzia horrek kanpainak egiteko zuen ikuspuntua aldatu zuen. Handik itzuli eta gutxira, Roger Hallam ezagutu eta Extinction Rebellion sortu zuten elkarrekin. Gail Bradbrook klima-aldaketa antropogenikoaren arriskuak zabaltzen saiatu da, eta bere ustez, desobedientzia zibilak soilik eragin dezake behar den aldaketa.[18]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi aldiz ezkondu da eta bere bi seme-alabekin [19][4][20] Stroud-en bizi da .[21][22]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019. Zein da gure argazkia dokumentu horietan? This Is Not a Drill: An Extinction Rebellion Handbook. Penguin Books or. 185-186. ISBN 9780141991443.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Billen, Andrew. «Extinction Rebellion founder Gail Bradbrook: ‘We’re making people’s lives miserable but they are talking about the issues’» The Times.
- ↑ Knight, Sam. (21 de julio de 2019). Does Extinction Rebellion Have the Solution to the Climate Crisis?. ISSN 0028-792X..
- ↑ correspondent, Matthew Taylor Environment. (26 de octubre de 2018). 'We have a duty to act': hundreds ready to go to jail over climate crisis. ISSN 0261-3077..
- ↑ a b c Coles, Mark. (15 de diciembre de 2018). Profile – Dr Gail Bradbrook. .
- ↑ Call to fix 'inaccessible' sites. 15 de noviembre de 2010.
- ↑ Warne, Chris. (25 de junio de 2013). Transition Stroud awarded £10,000 of Lottery funding. .
- ↑ «Gail Marie BRADBROOK – Personal Appointments (free information from Companies House)» beta.companieshouse.gov.uk.
- ↑ Bisknell, Eddie. (6 May 2017). PICTURES: Anti-fracking protesters spray paint Barclays bank in Stroud. .
- ↑ Temple, Victoria. (21 de agosto de 2017). Sofa protesters plan second night outside despite police warnings. .
- ↑ CPS drop case against anti-incinerator activists. 22 de marzo de 2018.
- ↑ Bass, Matt. (5 de julio de 2017). Naked protest at Shire Hall against the Javelin Park incinerator decision. .
- ↑ Stilliard, Ed. (20 de octubre de 2018). Eco activists cause traffic misery in Stroud through protest. .
- ↑ Wiseman, Jamie. (22 de junio de 2015). New online political venture the Compassionate Revolution to be launched in Stroud. .
- ↑ Richardson, Peter. (30 de junio de 2015). «Compassionate Revolution Launch Event Highlights» Stroud Community TV.
- ↑ «Compassionate Revolution – Pledge collective acts of art, heart, and civil disobedience.» web.archive.org (Wayback Machine) 15 de octubre de 2015.
- ↑ a b «Does Extinction Rebellion Have the Solution to the Climate Crisis?» The New Yorker 21 de julio de 2019.
- ↑ «Extinction Rebellion’s co-founder on bringing London to a standstill» Evening Standard 23 de julio de 2019.
- ↑ Royden, Derek. (30 de noviembre de 2018). Mobilizing against extinction. NationofChange.
- ↑ Billen, Andrew. (19 de abril de 2019). Extinction Rebellion founder Gail Bradbrook: 'We're making people's lives miserable but they are talking about the issues'. .
- ↑ Milburn, Ella. (21 de noviembre de 2018). Britain's New Climate Change Protesters Are Desperate to Get Arrested. .
- ↑ Scott Cato, Molly. (20 de noviembre de 2018). I'm an MEP who helped block London's bridges to protest climate change. There is more civil disobedience to come. .
- ↑ Wall, Tom. (20 de abril de 2019). Stroud, the gentle Cotswold town that spawned a radical protest. .